“Lurdes, bihotz-barritzearen poza” goiburupean ospatuko da aurtengo ekitaldia eta “Hospitalidad Vizcaína de Ntra. Sra. De Lourdes” dalakoa arduratzen da antolaketaz.
Urriaren 17an barikuz, hamaika autobusetan aterako dira jesuiten Indautxuko ikastetxeko jolastokitik Bizkaiko hainbat lekutako ehun gaixo hirurehun boluntario eta berrehun erromes.
Ekitaldi nagusia urriaren 18an, zapatuz, izango da eleizbarrutiko gotzaina buru dala hartzuloan ospatuko dan Eukaristiagaz. Gainera, bizikidetza eta otoitz giroko hiru egunotan, zuzien erromesaldian eta nazinoarteko mezan parte hartuko dabe.
Antolatzaileek jakitera emoten dabenez, erromesaldian parte hartu nahi izan ezkero, oraindik lekuak dagoz. Prezioak 180 eurotatik hasita (autobusa + hotela + mantenu osoa).