Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Urratsbat’ egitaraua San Viator ikastetxean

created by Hamazazpi egitasmo baimendu dabez |
|   Komunikazinoa

Lanbide Heziketako ikasleei euren enpresa sortzen laguntze aldera, ‘Hetel’ erakundeko (Euskal Herriko eskualdeetan hedatuta eta sustraituta dagozan gizarte ekimeneko Lanbide Heziketako ikastetxeen alkartea) kide dan San Viator eleizbarrutiko ikastetxeak Lanbide Heziketarako Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak suspertzen dauan 'Urratsbat' egitaraua garatzen jarraitzen dau.

Egitasmo honek, ondorengoak jarten ditu bere sustapenaz arduratzen danaren esku: ikastetxeko arduradun bat behar dauan guztirako, prozesu osorako; ikastetxeko ekipamentua erabilteko aukerea jaurtiketa-fasean; aholkularitza, enpresa munduari lotutako erakundearen eskutik eta ikastetxeagazko alkarlana enpresaren sortze eta garapen prozesuan zein osteko jarraipenean. Azkenik, indarrean dagozan diru-laguntzen inguruko informazinoa be emoten da.

San Viator ikastetxeak dagoeneko hamazazpi egitasmo babestu izan ditu eta kurso honetan beste hirutan lan egiten dihardue. “Enpresaren bat sortzeko ideiaren bat dauan edonork aurkitu daike behar dauan laguntza ‘Urratsbat’ egitarauan”, azpimarratzen dabe arduradunek.

Grupo dinamizador del proyecto.