Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Diakonogintza Katedralean

created by Johnny Vargas Castillorena |
|   Komunikazinoa

On Mario Izeta Bilboko gotzaina izango da buru gaur arratsaldeko 19:00etan Santiago Katedralean ospatuko dan eleizkizunean eta Johnny David Vargas Castillo eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko dau.

Johnny Vargas Castillo ekuadortarra da eta urteak daroaz Bilbon. 2009an sartu zan eleizbarrutiko seminarioan. Kolonbian egin ebazan lehenengo teologia ikasketak eta, hona etorrita, Deustun. Hogeta hamabost urte ditu eta, azken urteetan, hileko azken domekan, Bilboko Xabierko San Frantzisko parrokian ospatzen dan meza latinoamerikarraren sustatzaile eta antolatzaileetako bat da. Gainera, etorkinen talde desbardinakaz jarduten dau.

Igaz, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Jardunaldian, Johnnyk irakurlegoaren ministerioa hartu eban.

El pasado año, Johnny recibió el ministerio del Lectorado.