Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Euskal Pizkundea Bizkaian

created by Labayru Ikastegiak DVDa aurkeztu dau |
|   Komunikazinoa

Euskal Pizkundea lez ezagutzen dan euskal kulturaren urrezko aroa XX. mendearen hasierako urteetatik gerra zibilera arte garatu zan. Labayru Ikastegiak aldi hori errepasatu dau eta gorabehera guztiak ordu erdiko dokumentalean batu ditu.

 

 

Bideoan, sasoi horren garapena eta izan ziran kultura adierazpen desbardinak jasoten dira, Labayru Ikastegiak egindako lana osatzen daben aditu batzuen ekarpenaren bitartez.

Dokumentalaren oinarria dan Euskal Pizkundea pinturan, arkitekturan edo musikan nabarmendu zan eta sasoi honetantxe gertatu zan euskal kulturari lotutako ekoizpenik ugariena eta garrantzitsuena.

Dokumentala 15 €an erosi leiteke liburudendetan edo Euskal Liburu eta Disko Azokan, abenduaren seitik bederatzira.