Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Esther Crespo, Gazteen Idazkaritzako zuzendari barria

|   Komunikazinoa

2001. urtetik aurrera dago Idazkaritzan

Esther Crespo da, ekiturte honetatik aurrera, Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzako zuzendari barria. Estherek 36 urte ditu, gizarte-kultura ekintzailea da eta diplomaturea dau Erlejino Zientzietan. Idazkaritzan sartu aurretik IV. Bikaritzako gazte pastoraltzako taldeetan parte hartzen eban, Zornotza-Amorebietako Andra Mari parrokiatik hain zuzen ere. Gaur egun Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) idazkaria ere bada.

Zuzendari barriaren esanetan, honeexek dira Gazteen Idazkaritzaren helburuak ekiturte honetarako: “Gazte pastoraltza koordinatu eta sustatu, lurralde eta bikaritzetan azalduz, eta monitore, hezitzaile eta katekistei laguntza eskeiniz, gazteen mundua ebanjelizatzeko eta bertan testigantza emoteko”. Barritasun eta erronka nagusi lez, “Gazte pastoraltzarako biderapenen gaurkotzea zabaldu gura da elizbarrutiko lurraldeetan”.

Esther Crespok azken bost urteotan zuzendari izan dan Jaime López de Eguilaz ordezkatzen dau karguan.