Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko liburutegiak liburuak emon ditu Ziortza eta Olivarako

|   Komunikazinoa

Ziortzako eta Olivako monasterio zistertarretako liburutegietako fondoak gehitzeko, Eleizbarrutiko liburutegiak 11 liburu-kaxa emon deutsez errepikatutakoen fondotik.

Eleizbarrutiko liburutegiak emondako liburuak teologia bibliko, espiritual eta dogmatikokoak dira gehien bat eta badagoz hagiografiak eta Eleizaren historiak be –azaltzen dau Jaime López Eguilaz liburutegiko arduradunak-. Biblia batzuk be emon deutsiez, ostatuetako geletarako hain zuzen be. “Lankidetza honek, teologia eta kulturaren bidez Eleiza alkarregaz eraikitzen jarraitzeko bidean aurrera egiteko balio dau”, nabarmentzen dau Jaimek.

Isaak Totorika Olivako Monasterioko Abatak eta Santiago Ziortzako Kolegiatako liburuzainak –biak honako honegaz batera agertzen dan argazkian, López Eguilaz erdian dabela- jaso eta eroan ebezan dohaintzan emon izan jakezan liburuak.