Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Alde Zaharreko eraikinak ezagutuz

created by Elizbarrutiko Museoak eratutako bisitea |
|   Komunikazinoa

Eleiz Museoak bisita gidatuak antolatzen dauz abuztuko eguen eta barikuetan. Museoan bertan dagoan bilduma ederra erakusten da alde batetik, eta bestetik, uriko eraikin zibil eta erlijiosoak ezagutzeko moduko ibilpidea antolatzen da. Gaur hileko azken bisitaldia egingo da eta besteak beste, San Anton eleizako arkeologia indusketak ikusiko dira.

Herrigunan dagozan eraikinak hobeto ezagutzeko bisita gidatuan izena emon daben hamabost bat lagunek Areatzan hasiko dabe ibilpidea. "Bertan egon ziran hondartzea, ontzitegia eta ontziolea be", azalduko dau Eleiz Museoko gidariak.

Hasierako geldiunea Bilboko lehen eraikin neoklasikoan, Gomez de la Torre jauregian egingo da. Hurrengoa, San Nikolasen aurrean. Bertan, barrualde ikusgarriaren berezitasunak azalduko dira eta dagozan errataulu ia neoklasikoen barri emongo da.

Gortazar jauregia, plaza barria, Unamuno plazako institutua edo Begoñaraino doazen Mallonako bidarriak be ibilpidean zehar ikusiko dira.

Kanpotik ikusiko dan beste eleiza bat, Joan Santuena da. Zamudioko portalea, Zazpi Kaleak, Bilboko lehenengo antzokia Erronda kalean eta Atxuriko uribarrena etorriko dira gero bisitan.

San Anton eleizea be ikusiko da. Kanpoko zubi zaharra eta barruko arkeologia indusketak, hilobiak eta lehenagoko eleizaren harresiak. Erriberako arkuetatik igaroko dira bisitariak eta `Arana´ jauregia ikusi ondoren, katedralera. Bertan, sarrera nagusia eta makurtutako eleizpea ez eze, klaustro ikusgarrian egoteko erea eukiko dabe.

Denboraz badabilz, bisitariek Bidebarrietako liburutegia, txakurraren iturria, Mazarredoko jauregi barrokoa eta Arriaga antzokia ikusteko modua izango dabe.

Atzo Museora

Atzo, eguenez, hileko azken bisita gidatua egin zan Eleiz Museora. Bertan, bizkaitarrak eleiza barruetan mendez-mende ikusi ahal izan dabezan pieza asko eta asko dagoz. Erromanikotik, 1200 urtetik, hasi eta gaur egunera artekoak gordetzen dira bilduman. Lanik barriena 1999. urtekoa da. Bizkaitar artistek egindako lanak dagoz edo lurralde honetatik hurrun joan eta bertoko eleizak hornitzeko beste batzuei agindutakoak. 

Interior de la iglesia de San Antón.