Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Jaki-txartelak” behartsuentzat

created by Bizkaiko Caritasek, Eroskik eta Euskadiko Kutxak hitzarmena barritu dabe |
|   Komunikazinoa

“Jaki-txartelen” egitasmoa orain dala hiru urte jarri zan martxan, “txartoen dagozan gizabanako eta familien beharrizanei aurre egiteko”. Hiru erakunde honeek beste urte batez luzatu dabe hitzarmen hori. “Txartel” bakotxak 30 eta 50 euro balio ditu.

Bizkaiko Caritasek, Eroskik eta Euskadiko Kutxak 2009an sinatu eben lankidetzarako hitzarmena barritu egin dabe, Bizkaiko Caritasen harrera-programetara hurreratzen diran personei “jaki-txartelak” banatzeko asmoagaz.

Ekimen solidario hau martxan jarteko behar dan azpiegitura eskaintzeaz gainera, Eroski eta Euskadiko Kutxak “diru-laguntza gehigarria” egin dabe, Bizkaiko Elizako gizarte-karidade jarduerarako erakundetik jakitera emon dabenez.    

Kontrolatutako prozesua

Aitatutako hiru erakundeak arduratzen dira txartelak banatzeaz eta prozesua kontrolatzeaz. Caritasek laguntza eskatzen dauan gizabanako edo familiaren egoerari buruzko informazinoa batzen dau. Eskariak batu ondoren, “harrerarako programan diharduen boluntarioen ekipoek” emoten deutse laguntza onuradunei, erakundetik dinoskuenez, eta langile sozial bat arduratzen da prozesuaren jarraipena egiteaz, “ekimena ondo garatzen ari dala egiaztatzeko”.

Eroski, bere aldetik, sistema informatikoez arduratzen da, “txartelak behar-beharrezko jaki eta garbitasunerako produktuengaitik trukatzeko”.

“Jaki-txartel” bakotxean onuradunaren izena agertzen da eta 30 eta 50 euro balio dau bakotxak; urtebeteko iraupena daukie eta Bizkaiko Caritasen zigilua eroango dabe. Familia bakotxari emongo jakozan laguntzak –familian zenbat kide diran eta bizi dituan inguruabarrak kontuan hartuta- hilean 50 eta 130 euro bitartekoak izango dira, gehienez hiru hilabetez jaso ahal izango dira eta aparteko kasu batzuetan baino ezingo dira luzatu.

Carlos Bargos, director de Cáritas Bizkaia en el centro flanqueado por el director de Responsabilidad Social de Eroski, Alejandro Martínez y el director territorial de Caja Laboral, Pedro María Ugalde.