Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Heziketa Hirugarren Sektoreko erakundeentzat

created by Sarean behar egiteko |
|   Komunikazinoa

Ede Fundazinoak, ikasturtean zehar hirugarren sektorean diharduen erakundeentzako programa bat baino gehiago garatuko dauz. Euren arteko lehenengoa urrian hasiko da eta honako gai hau jorratuko da: “Informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiak sareko lanerako eta gizarte barrikuntzarako”.

Bizkaiko Elizbarrutiko Eleizak sustatutako irabazi asmo bako Fundazinoak, EDEk, Bizkaiko gizartea, kultura eta hezkuntza garatzeko helburuagaz sortu zan eta horretarako "hainbat egitarau eta zerbitzu antolatu ohi dauz" gizartegintzan dabilzan personentzat zein erakundeentzat.

Honen harira, Elkartekintza sarean deitutako programearen bigarren ekitaldia antolatu dau "Internetek eskaintzen deuskuzan aukera ugarien, lankidetzarako tresnen eta sare sozialen aukeren barruan, testuinguru desbardin batean jokatzeko erei buruz hausnartzeko eta gehiago ikasteko".

Boluntarioei edo Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan esku hartzen daben irabazi asmo bako erakundeetako profesionalei zuzenduta dago eta irailaren 20an an amaitzen da izena emoteko epea. Leku mugatuak dagoz.

 

El curso comenzará en octubre.