Minusbaliotasunen bat daukien 16 eta 21 urteko gazteek parte hartu dabe lehiaketan Otxarkoaga ikastegia ordezkatuz, eta “Bakerako Balioak” eratzearen inguruko lana aurkeztu dabe.
Irakasle bik eta ikasle bik parte hartu dabe Madrilen nazino mailako azken fasean; beste ikastetxe batzuetako kideei euren lanak eta sorkuntzak erakutsi deutsiez eta, gainera, jarduera ludiko eta hezitzaile desbardinak garatu izan dabez.
Javi Laiseca elizbarrutiko ikastetxeko zuzendariak “guztiz aberasgarritzat” jo dau esperientzia ikasleei “aurkeztutako lanetan teknologia barriak erabili izana” saritu deutsielako.