Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ekintza Katolikoaren eguna atzo Bilbon

created by Hirurogeta hamar lagun inguruk parte hartu eban |
|   Komunikazinoa

Atzo, domekea, Bizkaiko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) II. EKO Eguna, mobimentuaren eguna, ospatu eban Bilboko Artxandape Ikastolan.

Hirurogeta hamar lagun inguruk –EKO-ACGko kideak, euren senideak, kontsiliarioak,...- parte hartu eban atzo goizeko hamarrak eta erdietan hasi zan alkarraldian. Hamaiketan Eukaristia ospatu eben Familia Santua parrokiako alkarteagaz batera (normalean, meza honetan parte hartzen dabe hain zuzen be, mobimenduko inguru horretako kideek). Ospakizunaren ostean, jokoak egon ziran txikienentzat, paseoak eta pintxoen lehiaketa.

Bazkaria bere lokalak ekintza katolikokoei itzi eutsezan Artxandape ikastola barruan egin zan eta, ostean, Amaia Villarroel Bizkaiko EKO-ACGeko presidenteak azaltzen dauanez, “jolas-jardueren bidez aurkeztu zan datorren urteko kanpaina, langabeziari buruzkoa, kanpainak izaten dituan bost aldiak, hau da, ikusi - epaitu – ekin – ebaluatu- ospatu eta une bakotxaren adierea argitzen saiatuz”.