Durangoko udalak herriaren memoria historikoa gordeteko bultzatu dauan ekimen honen bitartez, “bakea, bizikidetasuna eta kulturartekotasuna lako balioak landu gura dira”. ‘Etorkizuna eraikitzen. Construyendo futuro’ ekimenaren bitartez, partaideek jarduera belikoen ondorenak aztertuko dabez era didaktikoan.
San Jose Jesuitak ikastetxea orain dala hiru ekitaldi hasi zan egitasmoan parte hartzen. Durangoko ikasleak datorren urtean joango dira Dresdera.
Gotzon Gómez egitasmoan parte hartzen daben bigarren zikloko ikasleen koordinatzaileak hartu-emon honen abantailak komentatzen ditu. Ideia bat dator ikastetxe erlijiosoaren ideario eta misinoagaz “urtean zehar beste ekimen batzuk be egiten diralako bakea bultzatzeko”. San Inazioren astea edo elikagaien Gabonetako kanpaina ikastetxean onarpen zabala daukien proposamenak dira.
Aste solidarioa
Durangoko jesuiten ikastetxeak ‘aste solidarioa’ antolatu dau. Datorren astean, beste errealidade eta bizipen batzuk ezagutzera emongo dabez ikasleek “daukiena ezagutu eta baloratu daien”.