Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzainek ETAri behin eta betiko desagertzeko eskatu deutsie

created by Adierazpenaren aurrean ohar bateratua |
|   Komunikazinoa

Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainek eta Iruña eta Tuterako artzapezpikuak agiri bateratua kaleratu dabe ETAren adierazpenaren aurrean. Talde armaduari behin eta betiko eta inongo baldintza barik desagertzeko eskatzen deutsie. Horra hor oharra bere osotasunean:

Euskadiko eta Nafarroako gotzainen oharra ETAren agiriaren aurrean:

ETAk egindako aldarrikapenaren barri izanda, bake egarria eta bake itxaropena erakutsi gura ditugu eta etikaren izenean, barriro eskatzen deutsagu behin eta betiko eta inongo baldintza barik desagertu dadila. Kristinauei otoitzean sendo egiteko eskatzen deutsiegu. Eta egin ere, bakearen iturri dogun Jesukristori eta atsekabetuen eta indarkeriaren menpe sufritzen daben guztien kontsolatzaile dan Andra Mariari.

+ Francisco, Iruña eta Tuterako Artzapezpikua

+ Miguel, Gasteizko Gotzaina

+ José Ignacio, Donostiako Gotzaina

+ Mario, Bilboko Gotzaina