Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Senegaleko ekonomiako ministroak Ondarroako “Nautika-Arrantza Ikastetxea” ikusi eban atzo.

created by Ehun senegaldarrrek hartzen dabe hezkuntza, ekiturte bakoitzean, bere ikasgeleta |
|   Komunikazinoa

Eleizbarrutiko jabetzapean dagoan Ondarroako Nautika-Arrantza Ikastetxeak hezkuntza emoten deutse, ikasturte bakoitzean, ehun senegaldarrei. Afrikako herrialde horretako Itxas eta Arrantza ministroak atzo ekarri eutsen bere Jaurlaritzaren autortza eta eskerrona ikastetxearen arduradunei eta hezitzaileei, ikastetxean bertan ospatu zan topaketan. Bertan esku hartu eben Espainian Senegaleko enbaxadore dan Abas Ndiur-ek, Afrikako herrialde horretan Espainiako enbaxadore dan Jorge Toledok eta Eusko Jaurlaritzan arrantza kontseilari ordea dan Jon Azkuek.

Ondarroan dagozan 300 inguru senegaldarren ordezkaritzagaz izan eban batzarrean, Thiam-ek Arrantza Ikastetxean egiten dan lan garrantzitsua azpimarratu eban.  “Hezkuntzari ateak zabaldueran, bertarakotzeko bidea edegiten da, pertsona hori gaizkile bihurtzea ekiditzen da eta bere familiari behartsu izatetik urteten laguntzen jako” esan eban. Bere ustez, Ondarroako Ikastetxeak “neurtu ezinezko garrantzia dauka, bizitza hobea bilatzen daben eta euren herriari ere lagundu leioen borondate oneko gazte ausartei heziketa emotean” gehitu eban.    

Une honetan, Ondarroako hogeita hamar alturako itxasontzietan, aurretik arrantza ikastetxean heziketa hartu daben ehun inguru arrantzale senegaldarrak dira. “Baxurako arrantzan ere geroago eta gehiago dira senegaldarrak. Beraz, talde horrek Euskal Herriko arrantza sail osoan bere garantzia dauka” esan eban Jon Azkuek, Arrantzako kontseilari ordeak. Bestalde, gaur egun hamarren bat euskal itxasontzik dihardue hegaluzearen eta atunaren arrantzan Senegalen eta Afrikako herrialde honetako jenteari emoten deutsoe lana. Alkarbanatutako interesak AZTI-Tecnalia teknologi zentroa ere ikustera eroango dau Senegaleko ordezkaritza. Horko ikasketak zientzi-euskarria izaten dira arrantza arloan Eusko Jaurlaritzak hartzen dituan erabagi askotarako.

El ministro de Pesca de Senegal, segundo por |la izquierda, en la Escuela de Ondarroa.