Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Xabier Larrañagaren berbaldia ekumenismoari buruz gaur Bilbon

created by Corpus Christi parrokian, arratsaldeko zortzietatik aurrera |
|   Komunikazinoa

Gaur arratsaldez, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Xabier Larrañaga Deustuko Unibertsitateko eklesiologia irakasleak ekumenismoaren inguruko berbaldia eskeiniko dau Bilboko Corpus Christi parrokian, urtarrilaren 18tik 25era mundu osoan ospatuko dan kristinauen batasunaren aldeko otoitz astearen barruan.

 

Bilboko Corpus Christi parrokiako heziketa taldeak ikastaro eta berbaldiak antolatzen ditu erlejino eta gizarte arloko gai interesgarriei buruzko heziketa, sentsibilizatze, gogoeta eta eztabaidarako esparruan parte hartu gura daben guztientzat. Urtarrilean, zehazki, gaur eta datorren martitzenez, hilak 26, ekumenismoaren gaia jorratuko dabe: gaur arratsaldez, Xabier Larrañaga Deustuko unibertsitateko eklesiologia irakaslearen berbaldiaren bitartez eta hilaren 26an, mahainguruan; bertan, Xabier Larrañagak berak moderatuta, Eliza Ebanjeliko Espainiarreko Felipe Lobok, Eliza Ortodoxoko Petru Davidek eta Eliza Erreformatu Episkopaleko (anglikanoa) Alberto Sánchezek parte hartuko dabe.
Berbaldia zein mahaingurua Corpus Christi parrokiako areto nagusian (sarrerea Maria Diaz de Haro kaleko 17. zenbakitik) garatuko dira arratsaldeko zortzietatik aurrera eta gaueko bederatzi eta erdiak inguruan amaituko dira.

Xabier Larrañaga