Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Hilabete honetan katekisten heziketarako jardunaldiak ospatuko dira

created by III-VII (Bilbao) eta IV-VI (Gernika-Durango) bikaritzetarako |
|   Komunikazinoa

Katekesirako ordezkaritzak eta katekisten koordinadorak antolatuta, III. eta VII. bikaritzetarako (Bilbao) heziketa astea irailaren amaieran ospatuko da, irailaren 28tik urriaren 1era. Partehartzaileek Jesus M. Pérez de Eulate, Nestor Aras, Gonzalo Eguia eta Jose Luis Achoteguiren laguntza izango dabe.

 

Irailaren 28an, astelehenez, Jesus M. Pérez de Eulate katekesirako Gasteizko elizbarrutiko ordezkariak “hastapenak otoitzean” gaiaren inguruan jardungo dau, katekisten otoitzari eta gure katekesietako umeei otoitzean lehenengo pausuak emoten laguntzeari buruz. Biharamunean, Nestor Arasek aurkeztuko dau SENDAS goiburudun heziketa egitasmoa katekistentzat. Nestorrek kurtso bi daroaz heziketa egitasmo hau jarraitzen daben katekisten talde bati lagunduz. Eguaztenean Gonzalo Eguiak “kontakizuna katekesian” gaiari buruz hitz egingo dau eta ariketa praktikoa gauzatuko dau. Amaitzeko, katekisten bialketarako ospakizuna izango da, Jose Luis Achotegui Bilboko lurralde bikarioa buru dala. Saio guztiak Plaza Barriko 4. zenbakian dagoan Barria eraikinean (1.go solairuko aretoa) izango dira arratsaldeko 6,00etatik 8,00etara.
Gainera, hilaren 22tik aurrera, Katekesirako Ordezkaritzak, IV-V bikaritzetako (Gernika eta Durango) koordinadoragaz batera, heziketarako alkarraldiak antolatu ditu; gogoetea eta katekesirako tresnak nork bere egitea uztartu gura dira. Galdakaoko Santa Maria parrokian garatuko dira, hilaren 22an, martitzenez, “Biblia umeekin irakurri” goiburupean eta Juan Jose Leanizbeaskoa, Marian de Prado eta Miguel Angel Rodríguez erlejinoko irakasleen laguntzagaz, eta hilaren 24an, eguenez, “katekistak, Jaungoikoaren ze irudi transmititzen dogu katekesian? Goiburupean jardungo dau F. Javier Vitoriak. Durangon, hilaren 28an, Santa Maria elizan, Juan Jose Leanizbeaskoa, Marian de Prado eta Miguel Angel Rodríguezek “Biblia antzeztu: baliabide eta teknikak” gaia landuko dabe eta hilaren 30ean Fernando Gorrotxategik “zelan erabili ikus-entzunezko baliabideak katekesian?” gaiaren inguruan hitz egingo dau, gero, jardunaldiok ospakizun bategaz amaituko diralarik. Saioak arratsaldeko bostetatik sei eta erdietara izango dira.