Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Misinoek” azken hamarkada gogoratuazo deuskue

created by Ekuador, Rwanda, Angola, Kongoko E. D.a, Kidenda, Fiare… |
|   Komunikazinoa

Euskal Elizbarrutietako Misinoek euren jarduerearen azken hamar urteen oroitza-txostena kaleratu dabe, 1998tik 2008ra arteko hamarkadako “euren misiolari jardunaren ispilua”. Geroari begira, erronka zailari aurre egin behar deutsoen honetan, hamarkada hau aldi garrantzitsua izan dalako hirurogei urteko euren historian.

Azken hamar urteotan ehun lagun inguru –abade, lekaide, lekaime eta laiko- egon izan da misinoetan eta Ekuador, Angola, Rwanda edo Kongoko Errepublika Demokratikoa lako lekuetan sustatu dira lankidetza eta ebanjelizatzerako lokarriak. Gainera beste berrehun lagun inguruk parte hartu dau udako esperientzietan, lankidetzarako formula honek indar haundia hartu daualarik.

Alderantzizko bidea ere egin izan da eta aldi honetan Ekuador eta Angolako 50 lagun gure elizbarrutietan ibili izan dira, gure alkarteetan euren esperientziak kontatuz. Zeresan garrantzitsua dabe, gainera, Hego Amerikan zein Afrikan era bateko eta besteko egitasmoak diruz laguntzen dabezan parrokiak; Bizkaiko 5 parrokiak, euren aldetik, “senidetzearen” bidea hartu dabe.

Oroitza-txostenak beste kapitulu garrantzitsu batzuk ere jasotzen ditu. Horreetako bat “Los Rios” aldizkariaren ingurukoa da. Aldizkari honek laster beteko ditu hirurogei urte eta, urteen buruan, erredaktore-taldea zabaldu eta barritu egin da, harpidedunekazko urteko lau hitzorduetan hutsik ez egiteko. Eta hobetzen jarraitzea da erronka. Komunikabideei dagokienez, aurten web orrialdea ere barritu egin da.

Aparteko aipamena merezi dau “Kidendak”; boluntarioek Bizkaiko euren parrokietan jarten ebezan postu txikiekin hasi zan, Bidezko Merkataritza alkarte eta herrietara eroanez, eta handik hamar urtera, 130 boluntarioren laguntzagaz, denda bi zabaldu ditu eta, horrela, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko merkataritza hartuemon zuzenak sustatu gura ditu.

Elizbarrutietako Misinoek banka etikoan parte hartzen dabe ehun euskal erakunde inguruk sustatutako finantza bitartekotza alternatiborako egitasmoa dan FIAREren bidez eta baita GGKEen koordinadoran ere, honen sortzaileetako bat izan zalarik.

Reunión en torno a las actividades del proyecto de desarrollo | local en la provincia de El Oro, en Ecuador.