Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Elizbarrutiko ekiturte barrirako aurreikusitako 27 jardunaldietatik lehenengoa Caritasena izango da

|   Komunikazinoa

Irailaren 28an 2008-2009 ekiturterako programatutako lehenengo jardunaldia ospatuko da: Elizbarrutiko Caritasek umeen alde egingo dauana. Urriaren 19an, Domund Eguna ospatuko da.

Azaroan, hilaren 9an, Gizakia Helbururi eskeiniko jako jardunaldia eta hilaren 16an, Elizbarrutiari. Abenduan beste hiru jardunaldi izango dira: hilaren 8an, Seminarioaren Eguna; hilaren 21ean, Caritasen Gabonetako Kanpaina eta hilaren 28an, Familiaren Eguna.

Bere aldetik, Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluak Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko III. Egitasmoa luzatzea erabagi eban eta 2008-2009 ekiturtean martxan jarritako ekimenak finkatuko dira, egindakoa ebaluatuko da eta hurrengo EEEa egiteko ekarpenak jasoko dira. Ekiturte honetarako aurreikusitako ekitaldien artean, abenduan Gabonetako familia ospakizunak izango dira Pastoral Barruti bakoitzean.  

2009. urteko lehenengo egunean, Bakearen aldeko Munduko Jardunaldia ospatuko da eta urtarrilaren 18an, etorkin eta errefuxiatuaren eguna. Urtarrilaren 18tik 25era, Kristinauen Batasunerako Otoitz astea izango da, urtero lez eta urtarrilaren 25ean Haur Misiolarien eguna ospatuko da.

Otsailean, hiru hitzordu garrantzitsu dagoz: hilaren 2an, Erlijiosoen Elizbarrutiko Kontseiluak Biziera Kontsakratuaren eguna ospatuko dau eta hilaren 8an, Esku Elkartuak erakundeak gosearen aurkako kanpaina burutuko dau. Azkenik, hilaren 11n, Gaixoaren Munduko Jardunaldia ospatuko da Elizbarrutiko Osasun Pastoraltzaren eskutik.

Martxoaren 19an, Elizbarrutietako Misinoen eguna da eta 25ean, Biziaren aldeko Jardunaldia. III. EEEaren inguruko ekitaldien barruan, martxoan garizuma aldiko batzarrak egingo dira Pastoral Barruti bakoitzean eta, gainera, Pastoral astea (24tik 26ra) ospatuko da, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta, “taldean lan egin” gaiari buruz, eta monitoreentzako erretiroa, hilaren 28an, Aisialdirako Elizbarrutiko Mahaiak antolatuta.

2009.eko apirilaren 10ean, Bariku Santuz, Leku Santuen aldeko aita santuaren diru batzea egingo da. Hilaren 26an, Elizbarrutiko Caritasek ‘Neskametza-Enpleguari’ eskeiniko deutso kanpaina eta egun berean Misinoetarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak Sorterriko Abadeen jardunaldia ospatuko dau.

Maiatzean, hilaren 8rako dago deituta Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua, III. EEEaren Jarraipenerako Batzordeak antolatuta eta Mendekoste Bezpera hilaren 30ean. Honeez gain, lau jardunaldi ospatuko dira: hilaren 3an, Bokazinoen aldeko Otoitzaldia eta Zerga Esleipenerako Kanpaina; hilaren 17an, Gaixoaren Pazkoa eta hilaren 24ean, Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia.

Ekiturtea ekaineko lau jardunaldiekin amaituko da: hilaren 7an, Klausurako Ordenen Eguna; hilaren 14an, Karitate Eguna; hilaren 21ean, Ekonomiaren barri emoteko Jardunaldia eta, azkenik, ekainaren 29an, Aita Santuaren Eguna.

Honeek dira gure Elizbarrutian ekiturte honetarako programatu diran jardueretako batzuk eta gainerako ekitaldiekin batera (berbaldiak, ekitaldiak, erretiroak, batzarrak,…) orrialde honetako ‘Agenda’ sailean jasotzen dira.