Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Asteburuko lau jarduera

|   Komunikazinoa

Hainbat jarduera garatu izan da gure Eleizbarrutian joan dan asteburu honetan. Esate baterako, alde batetik, Arkotxako Nekaldiaren 50. urteurrenaren inguruko liburua aurkeztu dabe eta, bestetik, hiru elezibarrutien artean prestatu dabezan ezkontza aurreko lagungarriak.

Otsailaren 19an, barikuz, bertan egiten dan Nekaldi bizidunaren 50. urteurrenaren inguruan argitaratu barri daben liburua aurkeztu eban Gotzainak Arkotxan. Liburuaren hitzaurrea egin dauan on Mario Izeta gotzaina izan zan buru Eukaristian eta honen ostean egin zan ekitaldian parte hartu eban. Eukaristian, Hodei Egiluz Galdakaoko gaztearen oroimen berezia egin eben.

Zapatu goizez, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek batera prestatu daben web orrialde barria aurkeztu eban Familia Pastoraltzal Santiago katedralean. Aitatutako web orrialde horretan, Eleizaz ezkondu gura daben bikoteen prestaketarako lagungarriak jasoten dira.

Zapatuan, Emaus egunari amaiera biribila emoteko Eskolapioen ordenak ordenazino bi ospatu ebazan. Antonio Entrenaren ordenazino diakonala eta Alberto Prietoren abadetzea ospatu ziran, San Frantzisko Jabier parrokian, On Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua buru zala.

Atzoko egunez, domekea, otsailak 21, Gotzainak Uribe Kosta inguruan egingo dauan pastoral bisitaldiari ekin eutsan Gorlizen. Honeek dira bertan izango dituan hitzorduak: martxoaren 6an, Plentzian; martxoaren 13an, Urdulizen; maiatzaren 8an, Armintzan eta maiatzaren 15ean, Lemoizen. Arratsaldez, hileko hirugarren domeka guztietan lez, bokazinoen aldeko otoitzaldia ospatu zan katedralean.

Familiaren Sinodoa

Beste alde batetik, joan dan urrian Familiako Sinodoan Sinodoko gotzain lez parte hartu eban on Mario Izeta gotzainak gai honen inguruko berbaldiak emoten dihardu Estaduko hainbat lekutan. Joan dan astean, esate baterako, Cuencako seminarioan eta A Coruñako Montecelo pazoan izan zan.

Presentación del libro en Arkotxa.