Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gabonetako koplak Ibarrangeluko eleizan

created by Marijesiak, Abenduak eta Kebonikuak |
|   Komunikazinoa

Gabonen aurreko bederatzi goizaldeetan Marijesiak abestera urtetea aspaldiko ohiturea da Gernika-Lumon eta aurton datorren astelehenez, abenduan 16, ekingo jako. Erronda honeen atariko lez, gaur, Gabonetan koplak abesten dabezan Gernikako, Iurretako, Lekeitioko, Gautegiz-Arteagako, Eako, Muxikako eta Ibarrangeluko kantoreek alkarregaz eskainiko dabe kontzertua.

Ibarrangeluko San Andres parrokian –euskal artearen ‘Kapera Sixtinatzat’ hartutakoan- ospatuko da gau gure Eleizbarrutiko herri desbardinetako gabon-koplen kantarien topaketa. Hitzordua arratsaldeko zazpietan da eta, urtez urte, Gabonen aurreko egunetan gure herrietako kaleetan entzuten diran soinuek beteko dabe eleizea.

Herri bakotxean letra eta doinu desbardinak erabilten dabez, baina badago kantari guztiak lotzen dituan elementu sinboliko bat: Gabonak abestuz iragartea.

Gautegiz-Arteagan, Ean eta Gernika-Lumon kantoreak bederatzi egun aurretik hasita iragarten badabe be Jesusen jaiotza, Muxikan, Lekeition, Iurretan eta Ibarrangelun, gazteek eta umeek egun bakar batean, hain zuzen be, abenduaren 24an, egiten dabez errondak.

Gernika-Lumoko Marijesiak

Gabonen aurreko bederatziurrenean, hau da, datorren astelehenetik hilaren 24ra arte, Marijesiak kantuan aritzen dira Gernikan auzoz auzo. Errondak goizaldeko lauretan hasten dira. Azken egunean, kantoreek dirua batzen dabe helburu solidario baterako. 

Los Marijesiak de Gernika de madrugada.