Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bisita gidatuak Portugaleteko Santa Maria basilikan

|   Komunikazinoa

Joan dan udan, Portugaleteko Santa Maria basilika jenteari zabaldu jakon eta bisita gidatuak egin ziran. Aurton be gauza bera egingo dabe irailaren 15era arte; Basilikaren Adiskideen Alkarteak koordinatuko dau jarduera hau.

Portugaleteko Basilikaren –gotiko-errenazentista- Adiskideen Alkarteak lagun bat kontratatu dau eleiza zabalik euki daian goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:15etara arte eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte. Domeka eta jaiegunez basilika itxita egongo da, bisitok antolatzeaz arduratzen diranek egiaztatu izan dabenez, ia ez dalako bisitaririk egoten.

Gainera, Basilikaren Adiskideen Alkarteko boluntario batzuen eskutik bisita gidatuak egingo dira, “basilika beren beregi ezagutu gura dabenentzat”, azaltzen dau Gema Escapa alkarteko presidenteak. Bisita gidatuok egiteko aldez aurretik eskatu behar da hitzordua eta 11:00etatik 17:30etara izango dira.

Basílica de Santa María, de Portugalete.