Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

800 lagunek baino gehiagok ospatu eben Karitate Eguna

created by Lehengo eguenean, ekainaren 3an, Algortan. |
|   Komunikazinoa

Erakundeko kide guztiei egin eutsen dei Caritas Bizkaia-k, lehengo eguenean, ekainaren 3an, “Día de la Caridad/Karitate Eguna”ren urteroko ospakizunera, Gorpuzti eguna zala eta. Bat egin eban egun horrek ekiturteko azkenengo kanpaineagaz ere. Oraingo honetan, honek DOAKOTASUNAren balioa azpimarratzen eban, goiburu honen bidez: “La gratuidad no tiene precio: PARTICIPA/doakotasunak ez du preziorik: PARTE HARTU”.

Arratsaldean, bero egiten ebala, 600dik gora lagun batu ziran Algortako Aita Trinitarioen parrokian. Berba egin ebenak honeek izan ziran: Alkarraldiaren anfitrioia zan seigarren bikaritzako lurraldeko bikarioa, Felix Larrondo; Administradore Apostolikoa dan Mario Izeta gotzain jauna; Caritaseko zuzendaria dan Mikel Ruiz; Bikaritzako kontseilaria dan Pilar Delclaux; Lurraldeko Bateratzailea dan  Olga Delgado; erakunde honetako Gotzainaren Ordezkari dan Kerman López, eta –azkenez- Getxoko alkate dan Imanol Landa. Honeen berbaldien ostean, han ziranek  dinamika batzuk ikusi ahal izan ebezan. Lotuta egozan honeek “etorkizuna sortzeko zuzentasuna eregi”ren beharrizanagaz, gehien ere Txirotasunaren eta Gizarte Baztertzearen aurkako Europako Urtea izendatu dan 2010garren urte honetan. Gero, eleizara joan ziran. Caritas osotzen daben balioen eta pertsonen bideo-aurkezpena ilusirik, Eukaristia ospatu zan, Izeta Jauna buru zala. Homilian, eskerrak emon eutsezan Caritas Bizkaia-ko kide guztiei euren lanagaitik, batez ere orain bizi doguzan aldi zail honeetan. Tokiko pelotalekuan askaritxo bat hartuaz amaitu zan ekinaldia, arratsaldeko zortzirak jota gero. 

Momento de la celebración de la Eucaristía.