Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zapatuan ospatu zan Naiara eta Ramonen misiolari bialketa

created by Los Ríos Probintziako Babahoyo lurraldeko “El Cafetal” deritzan lekura doaz |
|   Komunikazinoa

Joan dan zapatuan, urtarrilak 16, Ramon Sánchez eta Naiara Lopategiren misiolari bialketea ospatu zan Barakaldoko San Bizente Martiria parrokian. Senar-emazte gazteok Ekuadorrera joango dira hilaren 22an Elizbarrutietako Misinoen eskutik eta bertan “Los Ríos Probintziako Babahoyo lurraldeko “El Cafetal” deritzan lekuan biziko dira, hasiera batean, urte biz.

 

 

Datorren barikuan abiatuko dira Ekuadorrerantz Ramon Sánchez eta Naiara Lopategi senar-emazteak. Naiara gizarte langilea da eta 2009. urte amaierara arte Caritasen lan egin dau. Ramon Sánchez bere senarra gizarte hezitzailea da eta, iazko urte amaierara arte, Bidegintzan lan egin dau. Biek ala biek ibilbide luzea dauke Euskalerriko Eskautak (EEB) mugimenduan, EDEko monitoreentzako heziketa ikastaroak emon dabez eta EEBri lotuta jarraitu izan dabe taldeekin, e.a.

Ramon eta Naiarak Elizbarrutietako Misinoen Ordezkaritzak antolatutako Iparralde-Hegoaldea ikastaroa ere egin dabe eta misiolari esperientzia bi izan dabez udan: Ekuadorreko mendilerroko Chimborazo probintziako Riobamban eta Los Ríos probintziako Palenquen.

Naiara con niños en El Cafetal en un viaje anterior.