Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Laneko gaixotasunak, isildutako pandemia

created by HOACen berbaldia Barakaldoko ‘Clara Campoamor’ Kultur Etxean |
|   Komunikazinoa

Bizkaiko HOAC mobimentuak berbaldia antolatu dau, “laneko gaixotasunak, isildutako pandemia” goiburupean. Ekitaldia gaur arratsaldeko 19,00etan izango da, Barakaldoko ‘Clara Campoamor’ Kultur Etxean. Errealidade honetan sakontzeko, Roberto Donalisio sendagileak esku hartuko dau; Nafarroako osasun zerbitzuan jarduten dau beronek, laneko osasun gaietan aditua da eta laneko gaixotasunei buruzko azterlan eta lanetan esperientzia zabala dauka.

Laneko gaixotasunak, askotan, ezkutatu egiten dirala agertzera emon gura dau HOAC mobimentuak. “Halanda be –azaltzen dabe- zenbakiak nahiko adierazgarriak dira: bederatzi euskaldun gaixotzen da egunero gauzatzen daben lanaren eraginez. Lan egiten daben beharginak, bere lanaldiko orduetan, asteetan eta urteetan zehar, arriskupean dagoz, produktu kimikoengaitik, biologikoengaitik, baldintza fisikoengaitik, ergonomikoengaitik eta psikosozialengaitik, euren osasunerako ondorio larriekin”. Aurtengo urtarriletik abuztura, 2.155 lagun barrik izan dau laneko gaixotasunen bat. Industria eta zerbitzuak dira gaixotasun gehien eragiten dabezan sektoreak. Barrutika, Bilbo Handian dagoz mailarik altuenak eta Basauri eta Eibar nabarmentzen dira eragile kimikoek eragindako gaixotasunei jagokenez.

HOAC mobimentuak dei egiten deusku parte hartu daigun eta lana egiteko baldintzek osasunerako daukiezan ondorioak zuzenetik ezagutu daiguzan. Prebentzinoa, lan arriskuak saihestuko leukiezan baldintzak sortzea, funtsezkoa da eta hor informazinoa eta heziketea erabagigarria da.