Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Otoitzaldia Artebakarran

created by Klaratarren monasterioan jente ugari batu zan |
|   Komunikazinoa

Artebakarra-Belorado IV. otoitzaldia ospatu zan joan dan zapatuz Derioko klaratarren monasterioan. Jardunaldia arratsalde erdira arte luzatu zan eta urtez urte gehituz doan talde ugaria batu zan bertan otoitz egiteko.

Beloradoko (Burgos) klaratarren monasterioko monjek antolatzen dabez topaketa honeek. Honela, laguntza eskaini gura deutse Artebakarrako ahiztei, euren monasterioa hobeto ezagutarazoz eta bultzada barria emonez.

Jenteari ahoz aho egiten jako topaketetarako deialdia. Ekitaldi guztietan, antzerako eskema izaten da: otoitza-ospakizuna, bokazinoaren eta kristinau bizitzaren inguruko testigantzak, bazkaria eta atsedenaldia, “non danok daroaguzan eta beharbada hainbeste lagunen aurrean aurkezteko gauza ez garan bizitzako esperientzia horrek trukatzen doguzan”, azaltzen dau Aitor Uribelarrea Seminarioko errektoreak.

Joan dan zapatuko topaketan gotzaina be izan zan. Eukaristian zein solastegian, eguneko otoitza konpartitu eta sustatu eban.

Honako topaketan baten baino gehiagotan parte hartu dabenek dinoenez, “arnasa dira espirituarentzat: bere presentziaren aurrean sentibera izateko gaitasuna”.

Sor Isabel Beloradoko abadesak 2012ko urtarriletik aurrera egia bihurtuko dan barria jakinarazo eutsen: Artebakarran Burgoseko monasterioko erlijiosa gazte batzuk biziko dirala aurrerantzean. Aitor Uribelarreak bikaintzat joten dau barri hau, ondorengo nahia adierazoz: “ahizta hauek gure elizbarrutiko monasterioan bizitzea bokazinoen eta espiritualtasunaren iturri izango ahal da”.

Momento de la celebración.