Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gaixoaren Pazkoa ospatzen da gaur

|   Komunikazinoa

Gaixoaren Pazkoa ospatzen dau gaur Elizeak. Jose Angel Egiguren Osasun Pastoraltzarako Elizbarrutiko arduradunak nabarmentzen dauanez, “gaixo guztiengandik hurbil, eurekin solidario sentitzeko eguna” da. “Gazteria eta osasuna” da aurtengo goiburua.

Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko IV. Egitasmoaren helburu nagusiak Jaungoikoak gizadiari deutsan maitasunaren lekuko izateko dei egiten deutso kristinau alkarteari. Jaungoikoak gehien estimatzen eban arloetako bat gaixotasunarena zan. Hain zuzen ere, “osasuna” eta “salbamena” berben sustraia bera da. Ebanjelioek Jesus sendatzailea zala azpimarratzen dabe eta gizakiaren osoko sendaketa eta errehabilitazinoa bilatzen ebala beti. Gainera, bere ikasleak bialtzen ditu, zapalduak sendatzera eta euren samina arintzera.

Urtero lez, Gaixoaren Pazkoaren aurreko egunetan, ikastaroa garatu dabe Osasun Pastoraltzarako arduradunen eskutik, aurton honako honeek landu dabezalarik: gazteak eta osasuna, gazteek zelan aurre egiten deutsen gaixotasunari, biziari eta heriotzari, sufrimentua eta osatzea. “Gaixotasunaren esperientzia, oinaze eta mugatasunaren esperientzia da –azaltzen dau Egigurenek-. Gaixotasuna esperientzia latza da eta izan leitekenik txarrenaren mehatxu lez bizi da, gizakiak babesbakotasunean, amildegiaren mugan izten ditualarik”.

Osasun Pastoraltzarako elizbarrutiko arduradunak saminaren munduan Elizearen presentzia garrantzitsua dala aitatzen dau: “aukera ona da –dino aurrerago-; gaixoei eta euren familiei, euren itaun eta balioei zabalik egongo dan pastorala martxan jarri behar dogu”. Giza, espiritu eta erlijino arloko eskariak jasoko, onartuko eta lagunduko dituan pastoral irekia.

La diócesis presta un servicio de capellanía en diversos centros sanitarios, entre ellos, Cruces.