Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ura urietarako

created by Uraren munduko jardunaldia |
|   Komunikazinoa

Honako honeen eraginaren inguruan ohartuarazotea da 2011ko Uraren Munduko Jardunaldiaren helburua: urietako biztanleen kopuruaren egundoko gehikuntza, industrializazinoa, aldaketa klimatikoak eragindako ziurbakotasuna eta ur horniketarako urietako sistemen kaltetzea ekarri daben hondamendi naturalak.

Ura urietarako: urietako erronkari erantzunez aurtengo goiburuaren helburua, Unescoren arabera, “urietako uraren kudeaketaren erronkari erantzuteko, gai hau mahai ganean jarri eta gobernuak, erakundeak, komunidadeak eta personak adoretu”.

Gaur egun be, miloika emakume eta umek orduetako bidea egiten dabe egunero ura hartu eta familietara eroateko. Bi miloi lagun inguruk kilometrotik gora egiten dabe beti edateko ona ez dan eta sarritan kolera eta disenteria lako gaixotasun larriak eragiten dituan ur apur bat jasoteko.

Munduko leku guztietan edateko ur ona eta oinarrizko saneamendu zerbitzuak ziurtatzeak urtean bi miloi lagun ingururen bizia salbatzea ekarriko leuke. Urik ezin eskuratzeak pobretasuna, desbardintasuna, gizarte bidebakokeria eragiten ditu eta aukerak izaterakoan alde handiak ezarten ditu. Milurtekoko Garapen Helburuetan jasotako batek zera dino: “ingurugiroaren jasangarritasuna bermatu eta 2015rako erdira murriztu edateko ur ona eta oinarrizko saneamendu zerbitzuak jadesteko aukerarik ez dauken personen kopurua”.