Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Lourdesko Santutegian indarrak hartzen

created by Eleizbarrtiko 500 lagun baino gehiago joan dira erromes |
|   Komunikazinoa

70. urte inguruan hasi ziran Lourdesko Andra Mariaren Santutegira erromesaldiak, “Hospitalidad Vizcaína”k antolatuta. Ordutik hona, milaka dira munduko Amabirjinarenganako erromes leku behinenera joan diran gaixo, borondatezko eta erromesak. Lehengo asteburuan, 500 lagun baino gehiago joan ziran erromes santutegira, Gotzainak lagunduta.

100 gaixo, 190 borondatezko eta 210 inguru erromes urten ziran Bilbotik Lourdeseruntz, lehengo barikuan. Bea Aguilera da gaixoei lagundu deutsen borondatezko edo “hospitalaria” bat. Poz pozik dago “bai gaixoentzat bai urtero erromes joaten diran borondatezkoentzat, atsegina dalako indarrak barriztatzen eta pilak beteten dirala ikustea”.

Urtero, ekainean-bagilean hasten dira joan-etorria eratzen.”Hospitalidad Bizkaina”k oharrak bialtzen ditu, izenak emoteko paperagaz batera, leku ezbardinetara, Sanatorio Bilbaino-ra, Jesusen Mirabeengana, La Misericordia-ra… edo arduratuta egon daitekezanakana. Izena emonda gero, osagile talde batek gaixoen egoerea aztertzen dau eta joan-etorria egiteko gai diran ala ez erabagiten dau. Aurten, egoera ezbardinetako 100 gaixo baino gehiago joan dira, “gaixotasun zaharrekoak batzuk, gurpil-aulkidunak beste batzuk, eta urte guztian zehar ohean dagozanak ere bai…” dinosku Beak. Lourdesen, gaixo guztientzat egokituta dagoan hospitala lakoa dan egoitza baten egoten dira.

Antolatzen diran liturji ospakizun guztietara laguntzen deutsee erromesek gaixoei eta borondatezkoei. “Hara heldu ginanean, barikuan, ondo etorria emoteko Eukaristia ospatu eban Gotzainak. Gau horretan, buru izan ginan, santutegiko lautadan, zuzien ibilaldian. Zapatuan, goizean goiz, eukaristia ospatu eban Izeta jaunak, haizpean, Amabirjinaren aurrean”

Eukaristia batean eta bestean esku hartu arren, erromesek astia izan dabe atseden eta jolasetarako ere. “Zapatuan, jaia antolatu genduan eta gaixo batzuek dantzan egin eben, beste batzuek olerkiak esan… oso ondo pasau genduan. Domekan, nazinoarteko Mezea ospatu genduan eta arratsaldez, etxera bihurtu ginan pozik, datorren urteko erromesaldia antolatzeko gogo biziz”, amaitu dau.

Grupo participante en la peregrinación diocesana de esta edición.