Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Caritasen berbaldia Haitiko lurrikararen urteurrenean

created by 200.000 hildako eta 3 miloi kaltetu baino gehiago |
|   Komunikazinoa

Urtebete beteten da gaur lurrikara batek Haiti eta mugako inguru batzuk suntsitu ebazanetik. Berrehun milatik gora izan ziran hildakoak eta hiru miloi baino gehiago, era batera edo bestera, kaltetutakoak. Elizbarrutiko Caritasek berbaldia antolatu dau “Haiti, lurrikaratik urtebetera” goiburupean. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian izango da datorren barikuan, urtarrilak 21, arratsaldeko 17:00etan. Aita Serge B. Chadic Haitiko Caritaseko Zuzendaria izango da hizlaria.

 

 

Aita Chadic Puerto Príncipe uriburuko parrokia baten dago eta elizbarruti bereko Zuzendaria da azken urteetan. 2008tik aurrera Haitiko Caritas Nazionaleko Zuzendaria da. Azken hiru urteetan erronka handiei aurre egin behar izan deutse: goseak eragindako matxinadak 2009an, gero, Ike eta Hanna urakanak, orain dala urtebeteko lurrikara eta, azkenaldian, kolera izurritea eta gizarte ezegonkortasuna. Barikuko berbaldiko hizlariak, beraz, amerikar kontinenteko herrialderik pobreenak jasaten dauan egoera negargarria zuzen-zuzenean bizi ondoren kontatuko dau.

Gaur egun, Caritasetik “larrialdiari erantzuteko lehenengo fasea amaitzen dihardugu; kaltetuen oinarrizko beharrizanak asetzea eta segurtasuna bermatzeai zan dira lehentasunak”, dinoe erakundetik agiri baten bidez. NBEak Caritasen ardurapean itzi dau 50.000 lagun inguru hartzen dituan esparru baten kudeaketa. “Era berean, Elikagaien Munduko Egitarauak Caritas sarearen esku itzi ditu elikagaiak banatzeko hiru inguru Puerto Príncipen”.

Babesa

Caritasek umeen babeserako esparru bi ezarri ditu eta mila ume baino gehiagori eskeini izan deutse arretea. Gainera, “Puerto Príncipetik atera diran hogei mila laguni sei hileko giza laguntzarako egitarauaren bidez arretea eskeintzeko jarduereari” ekin deutso Haiti – Errepublika Dominikarreko mugan, Caritasek bere orrialde informatiboan jakitera emoten dauanez.

El Padre Serge B. Chadic.