Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Datorren domekan Ekintza Katolikoaren alkarraldia Portugaleten

created by Orain urte bete eratu zanetik ospatzen daben lehenengoa izango da. |
|   Komunikazinoa

Datorren domekan, ekainaren 13an, EKO-ACG-ek (Ekintza Katoliko Orokorra-Acción Católica general)-ek mugimenduaren lehenengo jardunaldia ospatuko dau, 2009aren ekainean Eleizbarrutian eratu zanetik. Anai Menesiatarren Portugaleteko Andra Mari ikastexean izango da alkarraldia, Lanak! Laguntzeko prest/Estamos en obras, nos echas una mano? goiburupean.

Egitaraua goizeko hamaiketan hasiko da mugimendua osotzen daben hiru sailentzat, ume, gazte eta helduentzat hain zuzen ere, izango diran ekinaldiekin. Eguerdiko ordu batetan ospatuko da Eukaristia eta, alkarregazko eta alkarbanatutako bazkal ostean, jolas-giroan jarraituko dau jardunaldiak arratsaldeko seirak arte. EKO-ACG egunak, antolatzaileek dinoenez, “mugimenduaren kide ekintzaileen arteko topaketaren jai eguna izan gura dau, eta baita euren familietakoena eta mugemendutik hur dagozan parrokien eleiztarrena ere”.

El encuento se celebrará en el colegio Santa María de Portugalete.