Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

ETPIk jardueraz beteta ekingo deutso kurtsoari

created by 2009-2010 ekiturterako programa |
|   Komunikazinoa

Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) irailean ekingo deutse ekiturteko jarduerei. Beste urte batez, makina bat jardunaldi, mintegi eta ikastaro egingo dira. Hasteko, fedearen zabalkunderako jardunaldiak ospatuko dira irailaren 21etik, astelehena, 23ra, eguaztena, Vicente Vide eta Peio Sánchezek zuzenduta.

 

 

 

ETPI, 1980tik aurrera heziketaren, aholkularitza eta ikerketa teologiko eta pastoralaren eta fedearen eta kulturaren arteko alkarrizketearen zerbitzura dagoan Bilboko Elizbarrutiko erakundea da. Heziketarako hainbat erakunderekin –Deusto eta Gasteizko Teologia Fakultateak; Bilboko ISCR; Bartzelonako ISCREB edo Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola- lankidetzan jarduten dau.
Ekiturte honetarako programatu dituan Mintegien artean, kristau sarbideari buruzko bat, bokazino pastoraltzari buruzko bat, laikoen heziketaren inguruko bat eta zientzia eta fedeari buruzkoa nabarmentzen dira. ETPIren astea urtarrilean ospatuko da “kapitalismoa birsortu?” goiburupean eta bertan Joaquin Arriolak, Txema Eguskizak, Teresa Montgautek, Juan Garibyk, Karlos Askuncek, Ana Sofi Telletxeak eta Miriam Santorcuatok parte hartuko dabe. 2010ko martxoan “zer da kristau sarbidea?” pastoral astea ospatuko da. Horrezaz gainera, etengabeko heziketarako eta heziketa espezializaturako ikastaro ugari egongo da, egun desbardinetan, beste sail eta erakunde batzuekin alkarlanean.
Barri gehiago jaso nahi izan ezkero, institutuaren orrialdera jo: www.idtp.org

La sede del IDTP se encuentra en la Plaza Nueva bilbaina