Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Gazte perfila” saileko ikastaro trinkoa Labeagan (Lizarra)

|   Komunikazinoa

Irailaren 15etik –astelehena- 20ra –zapatua-, 18 eta 27 urte bitarteko 13 gaztek ume, gaztetxo eta gazteei fedea transmititzeko “Gazte perfila” deritzan heziketa eta gaitze ikastaroa egiten dihardue Portugaleteko Familia Santua parrokiak Labeagan (Lizarra) dauan etxean.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren eta Kristau Sarbideko taldeetatik datozan gazteok eta gazte pastoralgintzako arduradun barri bi dira Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI/IDTP) Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzagaz (GEI) batera martxan jarri daben formatu barri honetan parte hartzen daben lehenengoak.

Lanari dagokionez, sei ordu izango dabez ikasteko, ETPIko irakasleen eta GEIko kideen laguntzagaz eta Biblia, Kristologia eta Eklesiologiako oinarrizko gaiak landuko dabez. Gainera, espiritualtasuna zainduko dabe, bakarkako eta taldeko otoitzaldietarako tartea itziz; espiritualtasuna lantzeko jarduera horretan, gizarte gairen baten inguruko pelikula bat ere ikusiko dabe eta horren inguruko eztabaidan parte hartuko. Datorren kurtsoari begira, honako ikastaro trinkoan emon gura dira “gazte perfileko” berezitasunen ikastaroak ere.

“Gazte perfila” lurraldeetan eskeintzen zan orain arte, astean ordubete eta erdiko saioa eginez. Barnetegi erako ikastaro trinko honen bitartez, heziketa jadesteko bidea emon gura jake hezitzaile gazteei eta, horrezaz gain, gure elizbarrutian pastoralgintza hau gauzatzen daben gazte errealitate desbardinen arteko bategite eta ezagutzea eragin gura da.

Casa de la parroquia de la Sagrada Familia en Labeaga (Navarra)