Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zapatuan, 1.500 lagunek globoak askatu ebezan bakearen alde Bilbon

|   Komunikazinoa

Zapatuan, 1.500 lagun inguruk bakearen aldeko konpromisoa erakutsi eben 5.000 globo inguru askatuz Bilboko Arriaga antzokiko plazan. Hogeita lau urte daroaz Itaka-Eskolapioak Fundazinoak ekitaldi hau Gandhiren heriotzaren urteurrenaren inguruan egiten.

                  Joan dan eguaztenetik aurrera, “Abre espacios de paz – Sortu bakerako guneak” goiburupean ospatzen diharduen Bakearen aldeko laugarren Astearen barruan kokatzen da ekitaldi hau. ‘Globada’ eguerdiko hamabietan hasi zan Eskolapioen ikastetxearen aurrean eta Arriaga antzokian amaitu zan, Gran Via eta Nafarroa kalea zeharkatu ondoren.

                  Partehartzaileen txalo artean globoak askatu aurretik, antolatzaileen agiri bat iragarri eben, partehartzaileak sustatuz, “bakea zer dan jakin dagien”. Ondoren, Arriaga antzokiaren aldamenean dagoan karpa zabaldu zan; datorren eguaztenera arte, bakearen kulturaren inguruko haur jokoak, tailerrak eta erakusketak ikusi ahal izango dira bertan.