Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Santa Maria Josefaren oinordetza sustatuz

created by Jesusen Mirabeen XX. Kapitulu Nagusia |
|   Komunikazinoa

Najako Karidadeko Jesusen Mirabeen monjek Kapitulu Nagusia ospatzen dihardue egun honeetan, gai desbardinak aztertzeko eta karguak barritzeko. Aurton, Ama sortzailearen heriotzaren mendeurrena ospatzen dan urtean, hamazazpi herrialdetan dagoan kongregazinoaren berrogei ahizta ordezkari batzartu dira.

Hogeigarren kapitulu nagusia astelehenez, urriak 1, hasi zan, hain zuzen be, Santa Maria Josefa Jesusen Mirabeen Ama sortzailea altarara goratu ebeneko urteurrenean. Aurton monjek, ganera, euren Urte Santuaren ospakizunak euki dabez.

 “Santa Maria Josefaren oinordetza espiritual eta apostolikoa bultzatu” goiburupean egiten dihardue topaketa, Maria Soledad García Nagusiak azaldu dauanez, goiburu horrek “prestatu eta graziazko gertaera hau bizitzeko dogun erabagia adierazo gura dau”.

Ama Nagusiak dei egiten deutse monjei bizitza “adorez eta baikortasunez” bizi daien, nahiz eta egunotan Najako etxe nagusian hausnartzen diharduen gaietako bat erabarritzea izan, “izan be, beharbada Espainian doguzan 46 etxeetako batzuk itxi beharrean egongo gara”. Beste alde batetik, monjek “Europa zaharrean” antzematen dan bokazino faltaren gaia be jorratzen dihardue.

Kapitulua ospatzera Erromatik etorri dan kongregazinoko Nagusia arduratuta dago “galtzen dihardugun balioengaitik eta alkartean zein hasten diran gauza guztietan antzematen dan nortasunik ezarengaitik”. Halanda be, baikor agertzen da “Santa Maria Josefak itzi euskun herentzia aberats ha gugan suspertu gura dogulako eta suspertu beharra daukagulako”, azkenean dinoanez.

Datorren urriaren 12an, sei urtez behin gertatzen danez, bozketa egingo da gobernu-talde barria aukeratzeko. Kapitulu Nagusia hilaren azkenean amaituko da.

La Superiora General, Madre María Soledad García.