Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Goitibera’ aldizkariaren kursoko lehen alea

created by 292. alea argitaratu da |
|   Komunikazinoa

Kalean da Euskalerriko Eskautak mobimentuak argitaratzen dauan agerkariaren iraileko alea. “Familia ingurua gehiago ezagutu” gaia da nabarmentzen dana. Honen haritik, taldeetako hezitzaileek hezkuntza eskemaren barruan dagoan “ardatz sozializatzaile nagusiagaz” daukien hartu-emonaren inguruan galderak egiten dabez.

 

Juan Martínez Euskalerriko Eskautak mobimentuko presidenteak alkarrizketea egin deutsa Angel Pérez jesuiten Indautxu taldearen sortzaileari. Honek familiari buruzko hausnarketa egiten dau, “balio, eskola eta eskautismoaren iturri” lez hartuz, beti be, danak koordinatuz.

Beste alde batetik, `Saioa´ hezitzaileen eskolako zuzendariak beste gogoeta hau egiten dau: “zelan planifikatu gure kursoa eraginkortasunez eta parte hartzea bultzatuz”. Artikuluan, taldeko koordinatzaileak izan behar dauan egitekoa eta “bere bikaintasuna” bultzatzeko erarik onena azpimarratzen ditu.

Iraileko ale honetan beste honeek be jorratzen dira: garapenerako lankidetzarako hezi edo Lima, Peru, Bolivia, Argentina eta Txilen izan diran boluntarioen kronikaren lehenengo zatia.