Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Krisi ekonomikoa. Etorkizuna”

created by Barandiaren Kristau Elkarteak antolartuako mintegia |
|   Komunikazinoa

“Krisi ekonomikoaren bosturtekoa beteko da eta, krisiak aurrera egin ahala, galdera barriak sortzen dira”, nabarmentzen dabe Barandiaran Kristau Elkarteko (BKA) kideek mintegi honen aurkezpenean. Bertan, besteak beste, hauxe aztertu gura dabe: Elizearen jarrerea; krisialdiak Europaren etorkizunerako izan leikezan ondorioak eta ekonomiaren gaur egungo egoerea, jokoan dagozan balioak nabarmenduz.

“Krisi ekonomikoa. Etorkizuna” mintegiak iraungo dituan hiru egunetan, hiru ikuspuntu desbardinetatik landuko dabe gaia. Eduard Fernández Justizia eta Bakea taldeko estaduko batzordeko abogadu presidentea izango da lehenego hizlaria eguenez, maiatzak 31 eta “Krisiari elizearen pentsamentu sozialetik begiratu” goiburudun berbaldia eskainiko dau. Ekainaren 7an, eguenez, Juan Jose Álvarez Nazinoarteko Zuzenbide Pribaduko katedradunak (EHU/UPV) jardungo dau, “Europar utopiaren amaiera? Europarik ezaren kostuak” gaiaren inguruan. Azkenik, Jon Rekakoetxea analista eta inbertsino-fondoen kudeatzaileak hiru galderatan oinarrituko dau bere berbaldia: “Krisi ekonomikoa? Finantzarioa? Balioen krisia?”.

Hiru berbaldiak BKAaren egoitzan (San Mames zum., 43. Bis 8.) izango dira arratsaldeko zazpiak eta erdietatik gaueko bederatzietara. Mintegira BKAko kideak eta jakin-mina daukien guztiak joan daitekez. Izena emoteko, 688814398 telefonora deitu edo bka.euskadi@gmail.com helbidera mezua bialdu.