Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Katekistentzako heziketa jardunaldiak irailean

created by III-VII (Bilbao) eta IV-V (Gernika-Durango) bikaritzetan |
|   Komunikazinoa

Katekesirako elizbarrutiko ordezkaritzak badaroaz urte batzuk bikaritzetan heziketa jardunaldiak eskaintzen. Aurton, irailaren 19an eta 22an ospatuko dira III-VII bikaritzetan (Bilbao) eta hil bereko 19, 21 eta 23an IV-V bikaritzetan (Gernika-Durango).

Bilbon ospatzen dan katekistentzako heziketa astean 70 lagun inguru batzen dira. Ekitaldi honetan ondorengo gaiak landuko dira: nola jardun gurasoekin; Kristinau Sarbideko sakramentuak eta zoriontasunak. Azken jardunaldian, katekesiko lagungarriak aurkeztuko dira eta katekisten bialketarako ospakizuna egingo da. Egitarau hau, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4) garatuko da arratsaldeko seietatik zortziak arte.

IV. eta V. bikaritzetako katekistei urtero eskaintzen jaken heziketa saioa Karmengo Ama (Zornotza) eraikinean izango da, irailaren 19, 21 eta 23an, arratsaldeko bostak eta erdietatik zazpietara, ondorengo gaiak landuko diralarik: oratorioa parrokiako katekesian eta ume mobiduak, zelan jardun eurekin taldean. Azken jardunaldian, katekesiko lagungarriak aurkeztuko dira eta katekisten bialketarako ospakizuna egingo da.

Urrian, beste bikaritza batzuetan garatuko dabe heziketa egitaraua.

Imagen de una edición anterior.