Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizian Gora mobimentuak alkar laguntza eguna ospatuko dau

created by Ekainaren 11an batuko dira Oruen (Amorebieta-Etxano) |
|   Komunikazinoa

Bizian Gora elizbarrutiko jubilatuen mobimentuak alkar laguntza eguna ospatuko dau ekainaren 11n pasiotarren egoitzan, Oruen (Amorebieta-Etxano). Alkarraldiaren hasieran eukaristia ospatuko dabe eta, ondoren, bazkaria izango da. Aurton “zeozer gehiago kobratuko dogu”, dino Mila Egiguren antolatzaileetako batek. Batzen dan diru estra hori erbi-ezpana daben hirugarren munduko personei laguntzeko izango da. Mobimentuak zozketa bat be egingo dau diru gehiago batzeko.

Bizian Gora mobimentuko IV. eta V. bikaritzetako (Durango eta Gernika indurua) jubilatu eta pentsionistek Amorebieta-Etxanon ospatuko dabe aurton alkar laguntza eguna. Ekitaldi hau Elorrion ospatu izan dabe baina aurton lekuz aldatu dabe. Antolatzaileen arabera, 200 lagun inguru batuko dira ekainaren 11n pasiotarren Orueko egoitzan. Egun horretan bazkarietatik eta zozketarako txartelak saltzetik ataraten dan dirua erbi-ezpana daukenei laguntzeko izango da. Pasiotarrek gestionatuko dabez tramite guztiak. Hamabi mila euro inguru batuko dabezalakoan dagoz eta, horrela, “ebakuntza egitera datozanen bidaia gastuak ordainduko dira”, dino Mila Egigurenek. 

Astea Angoston

Beste alde batetik, Bizian Gora jubilatu eta pentsionisten mobimentuak gogoetarako jardunaldietan parte hartu dau Angoston maiatzaren lehenengo hamabostaldian. Zortzigarren urtez jarraian antolatutako alkarraldian 50 lagun inguru batu da, gehienak emakumezkoak. Hurrengo hitzordua urrian izango da, Santanderren.

Los jubilados de Bizian Gora, en Angosto.