Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Helduen katekesirako materialak berrargitaratzen dabilz

created by Puerto Rikotik egin dabe azken eskabidea |
|   Komunikazinoa

1982an inguruko eleizbarrutiak, ibilpide bateratuan hasi ziran helduen katekesirako materialak prestetan. Handik urte batzuetara, diseinu barria etorri zan , eta katekesi aldia ondo bereiztutako zatietan banatzen hasi zan. Era horretara, katekesi heziketea eguneratu eta, era berean, katekista laikoen irudia zabalduz hasi zan. Sasoi barrietarako prestautako material horrek zabalkunde handia euki dau “sarritan etxean baino gehiago kanpoan” dino Lontzo Zugazagak. Liburuei azken zuzenketak egiten aurkitu dogu.

Zein material da kanpotik, Puerto Rikotik, eskatu deutsuena?

Helduen katekesiko 2,3, eta 4. liburuen aleak eskatu deuskuez. Argitaletxeak agortu egin jakozala esan deusku, eta orain berrargitaratu egin behar dabez. Egia esan, estaduko beste eleizbarruti batzuetatik be eskabideak euki doguz.

Zelako liburuak dira?

Edozein personak, fededun izan zein ez, erabilteko modukoa da lehenengo liburua: hasierako federantz hurreratzen da eta. Bigarrena eta hirugarrena misteriora bideratzeko erabilten dira eta, laugarrenean, sakramentu bizitza konprometiturantz egiten da bidea.

Hemen gurean non zabaldu da gehien helduen katekesirako materiala?

Getxo aldean  indarra hartu dau azkenaldian baina esperientzia politak egon dira Barakaldon be. Euskal eremuan, Lea-Artibai eskualdean zabaldu da gehien. Ondarroan eta Markinan materiala erabilten izan daben katekista taldeak egon dira.

Zelako perfila daukie erabiltzaileek?


Funtsezko kristau esperientziatik etorritakoak ziran lehenengoak baina gero, eleizatik urrundutako jentea baina bilakaeran bizi dana hurreratu da proiektura.

Materialak zeuek sortu dozuez?


Sormenezko lana da bai. Gure lau eleizbarrutietako helduen katekesi arduradunak Gasteizen batzen ginan hilero. Jose Antonio Pagolak emon eutsien benetako indarra batzarrei, batez be Kristori buruzko azalpenakaz. Hurrengo urteetan erabagi genduan materialak barriztau eta egokitu behar zirala. Lan osotu bat egin orduko bost edo sei formulazino ezbardin prestetan genduzan. Lehenengo zirriborroa “martiria” zan, eta apurtu egiten genduan. Urteetako lana izan da. Lehenengo hiru urteetan zertzelada nagusiak jarri genduzan eta hurrengo lauretan osotu genduzan liburuak.

Frutu onak emon dauz behintzat


Sarritan emoten dau, hemen, etxean baino oihartzun handiagoa euki dauela kanpoan. Materialei bultzakada handia emotea eskatzen deutsegu gure agintariei hemengo eleizbarrutietan  zabalkunde handiagoa izan daien.

Lontzo Zugazaga.