Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Caritas sarea martxan jarri da, Haitiko lurrikarako kaltetuei laguntzeko

created by Erabateko lehentasuna emongo deutsoe Haitiko Caritasen larrialdietarako egitasmo |
|   Komunikazinoa

Espainiako Caritas, Caritasen nazioarteko sareagaz koordinatuta, martxan jarri da, Haitiko Caritasi laguntzeko bart Haiti astindu eban lurrikara gogorraren eraginez kaltetuta suertatu diran milaka lagunei sorospena helduazoteko. Jasotako lehenengo barrien arabera, Richter eskalan 7 graduko indarrera heldu zan lurrikararen epizentroetako bat Haitiko hiriburua dan Puerto Príncipetik 15 kilometrotara hego-mendebaldera kokatu zan eta beste bat Barahona hiritik 143 kilometrotara ipar-mendebaldera, Errepublika Dominikarretik hego-mendebaldera. Lehenengo lurrikara bortitz honen ostean, errepllika bi izan dira, 5,4 eta 5,9 gradutakoak hurrenez hurren, eta Haitiko hiriburua astindu dabe barriro ere. Hondamendia ikaragarria da eta Puerto Príncipeko ehunka eraikin eraitsi egin da, tartean ospitale bat. Era berean, Nazio Batuen egoitzak, Presidentearen Jauregiak eta Puerto Príncipeko katedralak kalte larriak jasan dabez.

 

Orain arte, benetan biktimen kopuru zehatzik emoterik ez dagoan arren, iturri batzuen arabera, lurrikararen ondorioak “hondamenezkoak izan daitekez”. Hondamendi natural honek eragin dituan hildakoen inguruko baieztapen ofizialaren zain, irlatik heltzen jakuzan testigantzen arabera, lurralde haretan suntsipena eta kaosa dira nagusi, batez ere Puerto Príncipen. Lurreko komunikazinoak kolapsatuta dagozanez, eskasa baino eskasagoa da Haitiko Caritasegazko hartuemona. Dana dala, Caritas sareak larrialdiei erantzuteko mekanismoak martxan jarri ditu, Caritaseko bertako behargin eta boluntarioekin eskuz esku, esku-hartzerakoan lehentasunak zehazteko eta biktimentzako laguntza humanitarioa bideratzeko eta, gainera, lurrikarak eragindako kalteak ebaluatzeko, aldez aurretik errehabilitazino eta berreraikuntzarako egitasmoak diseinatu ahal izateko.
Caritasek ahulenen beharrizanei aurre egiten deutse Espainian eta Espainiatik kanpo
Caritasen Espainiako Konfederazinoak eginahalak egingo ditu orain ere, larrialdi barri honi mundu guztiko Caritas ahizpek laguntza eske egiten daben deialdi bakoitzean erantzuten dauan indarraz.
Azken hilabeteetan, Espainian, Harrera eta lehen Arretarako sare estatalera hurreratzen diran pertsonei arretea eskeintzeko egiten diharduena parteko ahaleginak ez dau galarazoko, Sebastian Mora idazkari nagusiaren esanetan, “Caritasek, orain ere, edozein lekutan egonda ere, azkenak diran eta arretarik jasotzen ez daben guztien aldeko konpromiso argia erakustea. Eta oraingo honetan Haitiko gure anai-arrebak dira gure hurkotasun eta alkartasun osoa behar dabenak”. “Krisiak Espainian ekarri dituan ondorioei erantzuten jarraitu behar izatea ez da oztopo izango Caritasentzat gure laguntza nazioarteko lankidetzaren arloan herrialde kaltetuenen alde, kasu honetan Haitiren alde, bideratzen jarraitzeko Caritasen konpromiso sendoa ez gauzatzeko”, gehitu dau.
Espainiako Caritasek badaroaz urte batzuk Haitiko Caritasegaz batera laguntza humanitarioa eta garapenerako lankidetza emoten eta horrela, esate baterako, azken ekitaldian 340.000 eurotako diru laguntzak bialdu ditu hara eta, besteak beste, oinarrizko gizarte beharrizanei –ura, elikagaiak, osasun arreta eta hezkuntza jadetsi- aurre egiteko egitasmoetan erabili izan dira.

"CÁRITAS HAITIgaz" kanpaina
Dohaintzak egiteko telefonoa: 902.33.99.99
SANTANDER 
0049-1892-64-2110527931
BBVA 0182-2000-21-0201509050
LA CAIXA 2100-2208-39-0200227099
BANESTO 0030-1001-38-0007698271
CAJA MADRID 2038-1028-15-6000969697
POPULAR 0075-0001-81-0606839307
SABADELL-ATLANTICO 0081-0216-74-0001306932
C.E.C.A 2000-0002-20-9100382307
BANCAJA 2077-1277-10-3100146740
CAM 2090-5513-04-0040370409
ETA ELIZBARRUTIETAKO CARITAS TALDEEN KONTU ZENBAKIETAN

Grupo de personas transportando a un herido.