Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Elizbarrutiko Ikastetxeek bere egiten dabe barrikuntza

|   Komunikazinoa

Elizbarrutiko 16 Ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako hirurogeita hamar kidek Juan Jose Goñiren eskutik Derioko Andrea hotelean ospatu dan “Barrikuntza ikastetxeetan” jardunaldi hezitzailean parte hartu dabe.

            Juan Jose Goñi donostiarra injineru industriala da eta aholkulari espezialista aldaketa eta barrikuntzare arloan; gainera, eskolak emoten ditu unibertsitatean eta sortu barri dan Teknologia Sozialaren Sustapenerako Alkarteko buruordea da.

             Elizbarrutiko ikastetxeak aspalditik dagoz kalitate eta barrikuntzarekin konprometituta, eta mintegi hau egiten dan laugarrena da. Aurretik Irlandatik etorritako Geraldine Keeganek, Pedro Luis Uriartek eta Josetxo Hernándezek aurkeztu deutseez euren jakintzak elizbarrutiko ikastetxeetako zuzendaritza taldeei.

             Giza baliabideak eta baliabide materialak hautatzea, antolatzea eta sormenez erabiltea da barrikuntza, horrela maila altuagoa jadesteko hezkuntza erakundearen helburuetan.

             Ikastetxeen barrikuntza eredua honetan datza: prozesu, eragile eta mailen neurtze eta ebaluaketa sistema; kalitatearen oinarriak aintzat hartuta, barritzeko gaitasunean mailakako hobekuntzarako bideratzea; praktikak eta honeen gauzatzea erregistratzeko eta aztertzeko hainbat urtetarako plana eta ereduaren aplikazino desbardinak azaltzen dabezan metodologia eta teknikak.