ir a contenido ir a menu de servicios ir a menu de recursos pastorales
2010-08-01 : Alfonso María de Ligorio, obispo y doctor
14/01/2010
Azken 200 urtetan Haitin gertatu dan lurrikararik bortitzenak milaka eta milaka hildako itzi dau

Elizbarrutiko Caritasek Haitirako laguntza eskatzen dau

Bilboko Elizbarrutiko Caritasek bat egingo dau Caritaasen nazioarteko sareagaz Haitiko herritarrei laguntza emoteko. Lurralde horretan, milaka eta milaka lagun hondakinen artean lurperatuta hil daneko zoritxarreko susmoa da nagusi. Ehunka eraikin –etxebizitza, eskola eta ospitaleak- behera etorri dira Puerto Príncipen martitzen gauean Haiti suntsitu eban lurrikarak astinduta eta dagoeneko azken 200 urtetan Haitin gertatu dan lurrikararik bortitzentzat joten dabe.

Munduko herrialderik txiroenetako honetan, hondakinen azpian bizirik egon daitekezan pertsonen bila jarraitzeaz batera, nazioarteko laguntzaren zain dagoz, Haitiko hamar miloe biztanletatik lau miloe bizi diran uriko hondakinetan harrapatuta dagozan biktimak sorosteko. Bizkaiko Caritasek, beste erakunde batzuen ahaleginagaz bat eginez, dei egiten dau, ahal daben guztiek lagundu dagien, Haitiko larrialdiari aurre egiteko zabaldu diran kontu zenbaki honeetan dirua sartuz:
Euskadiko Kutxa 3035-0134-45-1341043873
BBK 2095-0119-91-3830633699
BBVA 0182-1301-61-0201518633
LA CAIXA 2100-0732-21-0200220296
(Sarrera egiterakoan, “Haiti” jarri)
  Bizkaiko Caritas Bilboko Erribera kaleko 8. zenbakian dago eta hauxe da beragaz hartuemonean jarteko telefonoa: 94 402 00 99. Hauxe da, bestalde, helbide elektronikoa: caritasbi@caritasbi.org eta beste hau web orrialdea: www.caritasbi.org edo www.caritas.es.

 

 


Powered By: Debian GNU/Linux :: TYPO3

Archivo historico de bizkaia bizkaia irratia caritas centro diocesano edefundazioa Gizakia

IDTP Labayru MDV radio popular Eleiz museoa bizkaia