ir a contenido ir a menu de servicios ir a menu de recursos pastorales
2010-09-09 : Pedro Claver, presbítero
10/03/2010
Deustuko La Salle ikastetxean goizeko hamar eta erdietan

Datorren zapatuan Bizkaiko Komunitateek euren Batzar Nagusia ospatuko dabe

Urte bikoiti guztietan lez, Bizkaiko Elizearen komunitateek alkarraldia ospatuko dabe Komunitateen Kontseiluaren Batzar Nagusia dala-ta. Datorren zapatuan izango da Deustuko La Salle ikastetxean goizeko hamar eta erdietatik arratsaldeko ordu biak arte. Juanto Uribarri antolatzaileetako baten esanetan, alkarteek “etorkizuneko Elizan dagokien lekua eskatu gura dabe behin eta barriro: geu ere existitzen gara eta gure eskuak elizbarruti osoaren eskuekin lotu gura doguz, alkarregaz Erreinua eraikitzeko”.

Irudian, aurreko ekitaldi bat

 Hogei komunitatetik gora dagoz Bizkaiko Elizearen Komunitateen Kontseiluan (CdC) eta horreetan 2.000 lagun inguru batzen dira. Datorren zapatuko Batzar Nagusia, 26.a, “Hitza alkarregaz irakurri mundu sekularizatuan” goiburupean ospatuko da eta ondorengo honeek hitz egingo dabe: Carmen Bernabé (Fedea eta Justizia); Estrella Moreno (Ekintza Katolikoa) eta Juan Felix García (‘Focolares’ Mugimendua). Zapatuko ekitaldiaren antolatzaileek batzar irekia ospatu gura dabe, jakin-mina dauken guztiek parte hartu dagien. “Bizkaiko laikoen komunitateok dei egin gura deutsugu, zuri eta zure ingurukoei, datorren zapatua –hilak 13, gugaz igaro dagizun. Goiz horretan, Jaungoikoaren Hitza taldean irakurtearen inguruko esperientzia konpartituko dogu: ze eragin daukan gugan eta zelan bultzatzen gaituan gure bizigiroan agertzera emotera. Espirituaren laguntzaz, beste mundu bat eraiki daikegula uste dogun pertsonen batzarra izango dalakoan gagoz. Hori sinisten ete dozu zeuk ere?”, dinoe euren deialdian.


Powered By: Debian GNU/Linux :: TYPO3

Archivo historico de bizkaia bizkaia irratia caritas centro diocesano edefundazioa Gizakia

IDTP Labayru MDV radio popular Eleiz museoa bizkaia