ir a contenido ir a menu de servicios ir a menu de recursos pastorales
2010-09-09 : Pedro Claver, presbítero
08/03/2010
Hogeita zazpigarren ekitaldia izango da eta Eskolapioen ikastetxean ospatuko dabe

Datorren asteburuan, Itakaren Azoka Solidarioa Caritasen alde

Beste urte batez –aurten 27. ekitaldia ospatuko da- Itakak Eskolapioen Ikastetxearen Azoka Solidarioa antolatuko dau. Aurten Elizbarrutiko Caritasen GizaLan egitasmoari lagunduko deutsoe. Egitasmo honen bitartez, krisiaren eraginez langabezian dagozan pertsonak kontratatu gura dira eta ekintza sozialeko egitarauen erabiltzaileen bizi kalitatea hobetuko daben zerbitzuak eskaini.

Azoka solidarioa Eskolapioen ikastetxeko
frontoian egingo da

Datozan bariku, zapatu eta domekan, martxoak 12, 13 eta 14, Eskolapioen Itaka taldeak bere Azoka Solidarioaren 27. ekitaldia ospatuko dau eta bertan batzen dan dirua Caritas erakundearen GizaLan egitasmora zuzenduko dira. ‘Krisiari aurre egiteko Jarduera Egitasmoaren’ barruan, Bizkaiko Caritasek, Carmen Gandarias Fundazinoagaz batera, enplegua sortu gura dau eta krisiak astindutako pertsonen bizi kalitea hobetu.
Azoka honetan lagundu gura dauanak, honako gauzak emon daikez: liburuak, jostailuak, apaingarriak, etxetresna elektriko txikiak, jaki ez galkorrak… (ez da ez altzaririk ez arroparik jasoko). Bestela, dirua ondorengo kontuan sartu daike: BBK 2095/0016/10/9105333269. 94 424 49 54 telefonora deitzeko aukerea ere badago eta, gauzak azoka egingo dan lekura eroateko zailtasunak euki ezkero, norbait joango da bila. Batutako guztiaren erakusketa eta salmenta ikastetxeko frontoian egingo da martxoaren 12, 13 eta 14an, ondorengo ordutegian: martxoaren 12an, barikuz, arratsaldeko bostetatik gaueko bederatzietara; martxoaren 13an, zapatuz, goizeko hamar eta erdietatik eguerdiko ordu bietara eta arratsaldeko lau eta erdietatik gaueko zortzietara eta martxoaren 14an, zapatuz, goizeko hamar eta erdietatik eguerdiko ordu bietara.
Barri gehiago edo Azokari edo bertan ataratakoaren jasotzaile dan egitasmoari buruzko zalantzaren bat argitu gura izan ezkero, 94 424 49 54 telefonora deitu edo helbide elektronikoa erabili: bilbao@itakaescolapios.org


Powered By: Debian GNU/Linux :: TYPO3

Archivo historico de bizkaia bizkaia irratia caritas centro diocesano edefundazioa Gizakia

IDTP Labayru MDV radio popular Eleiz museoa bizkaia