ir a contenido ir a menu de servicios ir a menu de recursos pastorales
09-09-2010 : Pedro Claver, presbítero
cabecera
Ikusiz Ikasi - Helburuak

V SEMANA DE CINE

IKUSIZ IKASI 2010

"Firmes en la fe - Fedean Sendo"

Ikusiz Ikasi - Helburuak
1.- HISTORIA EGINEZ

Molde espiritualeko Zine Astea 2004. urtean sortu zen Bartzelonako elizbarrutiaren eskutik. Garatu den elizbarrutietan jaso duen balorazio onaren eraginez, egitasmo hau espainiar lurraldeko hainbat elizbarrutitan gauzatzen dihardute.

Guri dagokigunez, 2010ko urrian ‘Ikusiz Ikasi’ saioen laugarren ekitaldia ospatuko da.

Aurreko ekitaldietan bezala, aurten ere gazteen elizbarrutiko ordezkaritza eta hezkuntzarako elizbarrutiko ordezkaritza batera arduratuko dira egitasmo honen antolakuntza, martxan jartze eta sustapenaz. Bi sail hauek, beraz, beren gain hartzen dute jarduera hau egokitasunez garatzeko eta burutzeko erantzukizuna.

2.- ZERTARAKO

Gaztetxo eta gazteentzat erakargarria den zinea bezalako baliabidearen bidez, giza balioak eta balio espiritualak sustatu nahi dira jarduera honetan. Honela, asteari izenburua ematen dion gai-ardatz bati jarraituz, hainbat pelikula ematen dugu, adin desberdinetara moldatuta, ikusleak beren aisialdia aprobetxatuz joaten diren zinema komertzialetan. Horrela, hezkuntza-pastoral jarduera eta beraientzat erakargarria den esparru eta moldea uztartzea lortzen dugu.

3.- BIZITZAKO ARDAZTZAT "FEDEAN SENDO" FEDEARI BURUZKO GOIBURUA

Zine asteari goiburua ematen dion lemaren arabera aukeratzen dira pelikulak, eta goiburu horrek markatzen du pelikula horien laguntzarekin landu nahi dugun gaia.

Aurten FEDEAREN balioan sakondu nahi dugu, bizitzan funtsezko eragile dugulako eta Madrilen Aita Santuarekin 2011ko abuztuan izango den Gazteriaren Munduko Jardunaldian bat egiteko, “ Kristorengan errotu eta berarengan haziz, fedean sendo” lemapean.( San Pablo)

Garai zailetan, gizakiek argiaren eta ontasunaren garaipenaz hitz egingo dieten, gizakiarenganako eta bere Semearengan egindako agintzariaren bermatzaile den Jainkoarenganako fedea zentzuzkoa dela islatuko duten istorioak behar dituzte. Honek guztiak beharbada garrantzi gehiago du batez ere jarduera hau zuzentzen zaien neska-mutikoen adinetan, bizi ikuspuntutik zein kristau aukerarako pastoral hurbiltzearen ikuspuntutik.

“FEDEAN SENDO!” , goiburuak giza itxaropenaren arrastoan jartzen gaitu baina Kristorengan ez ezik pertsonen aukeretan ere sendotuz; beste mundu bat izan dezakegulako eta Kristorekin bat eginik sor dezakegulako. Itxaropenari helduta jarduten dute pertsonaiok: Pelikula hauek kontatzen dizkiguten istorioek itxaropenaren ikuspuntuan jartzen gaituzte, egoerak, bideko probak eta aurrera jarraitzeko borrokak gogorrak badira ere. Hemendik aitor daiteke gizon eta emakumeak zaintzen eta laguntzen dituen presentzia misteriotsu eta pertsonala.

4.- NOIZ ETA NOLA
Zine astea, urriaren 23tik –larunbata- 29ra –ostirala- eta azaroaren 6a izango da.

Eta pelikulak, elizbarrutiko bi lekutan proiektatuko dira:

  • Astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta larunbatean BILBOKO CAPITOL ZINEETAN.
  • Barikuz, AMOREBIETA – ETXANOko ZORNOTZA ARETOAn.

5.- METODOLOGIA

Lan metodologia ESKOLA saioetarako

  1. Pelikula ikustera joan baino aste batzuk lehenago, aurretiko dinamikak banatuko ditugu irakasleen artean, pelikularen ikuste hori sustatzeko eta dagokion testuinguruan kokatzeko.

  2. Era berean, zinean bertan, parte hartzen duten ikasle guztientzako unitate didaktikoak emango zaizkie arduradunei, hurrengo egunetan, ikusitako pelikularen ingurukoak gelan lan ditzaten. Hauekin batera, pelikula landuko duen ikasle bakoitzari gidaliburu osagarria emango zaio, dinamiken soluzioekin eta saio horiek sustatzeko beharrezkoak dituen lagungarriekin.

  3. Gidaliburuak euskeraz eta gaztelaniaz egongo dira eta horrela, pelikula euskeraz zein gaztelaniaz ikusi, horren inguruko lana hizkera batean zein bestean egin ahal izango da ikasgelan.

Lan metodologia saio IREKIETARAKO:

Emanaldi hauek, jardueran parte hartzen duten neska-mutikoen aita-amentzat eta hezitzaileentzat dira. Aldi berean, dei egiten zaie gure pastoral barrutietan parte hartzen duten gazte eta helduei ere.

Aurten, bi egunez baino ez dira saio irekiak egingo (ostegun arratsaldez eta larunbat goizez), partehartzaile guztiak bi saio horietan biltzeko. Saio ireki hauek honela garatuko dira: pelikularen aurkezpena eta pelikula ikustea. Eta pelikula ikusteaz batera, solasaldi forum laburra egingo da saiora joan direnekin, gonbidatu aditu batek egindako komentario eta oharrak kontuan hartuta.


6.- NOLA PARTE HARTU IKUSIZ IKASIn

  • Ikastetxeetako publikoa ikastorduetan: izandako emaitza ona eta iazko partehartzaileen oniritzia kontuan hartuta, izen ematea, aurten ere, gure web orrialdean egingo da: www.bizkeliza.org/juventud.
    Beraz, parte hartu nahi duzuenok, IKUSIZ IKASI 2010 jardueraren barruan dagoen Izen emateetarako botoia klikatuz agertuko zaizuen itaunketa bete behar duzue. Inskripzio hau eginez, denboraldi baterako apuntatuta zaudete, hain zuzen ere inskripziorako formularioan bertan aipatzen den banku eta kontu zenbakian zuon ekarpena egin duzuela baieztatu arte. Ikasle bakoitzak, ohikoa denez, bi euro sartu beharko ditu.
  • Saio IREKIAK: ez da beharrezkoa izena ematea. Zineko leihatilan bertan ordainduko da ordaindu beharrekoa.

Volver a la página principal de Ikusiz Ikasi

Archivo historico de bizkaia bizkaia irratia caritas centro diocesano Fundación EDE Gizakia

IDTP Labayru MDV radio popular