* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * LEHENENGO BEZPERAK
SALMOAK 1 Antifona Abenduan: Poztu zaitez, Jerusalem: badatorkizu Salbatzailea, alleluia. Pazko aldian: Jauna garai dago ortzi guztien gainetik, eta jasotzen du dohakabea hautsetatik, alleluia. Urtean zehar: Eguzkia sortu lekutik sartzen denera, goretsia izan bedi Jaunaren izena. 112 Salmoa Goretsia izan bedi Jaunaren izena Bota ditu beren aulkitik handizkiak eta gora jaso ditu ezerezak (Lk 1, 52) Jaunaren morroiak, gorets ezazue, Jaunaren izena gorets ezazue. Jaunaren izena bedeinkatua izan bedi, orain eta gizaldiz gizaldi. Eguzkia sortu lekutik sartzen denera, goretsia izan bedi Jaunaren izena. Jauna garai dago herri guztien aldean, Haren ospea ortziaren gainean. Nor da Jauna, gure Jainkoa, adinakorik? Goian eseria dago; eta begia jaisten du zeru eta lurreraino. Jasotzen du dohakabea hautsetatik, ateratzen behartsua simaurretatik; eserarazi dezan nagusiekin, bere herriaren nagusiekin. Agor zena biziarazten du etxean, semeen ama eginik pozetan. Abenduan: Ant. Poztu zaitez, Jerusalem: badatorkizu Salbatzailea, alleluia. Pazko aldian: Ant. Jauna garai dago ortzi guztien gainetik, eta jasotzen du dohakabea hautsetatik, alleluia. Urtean zehar: Ant. Eguzkia sortu lekutik sartzen denera, goretsia izan bedi Jaunaren izena. 2 Antifona Abenduan: Ni naiz Jauna: nire ordua hurbil da; nire salbamenak ez du luzatuko. Pazko aldian: Askatu dituzu, Jauna, nire kateak; eskainiko dizut gores-oparia, alleluia. Urtean zehar: Salbamen-edontzia dut hartuko, eta Jaunaren izena deituko. 115 Salmoa Esker onezko otoitza jauretxean Jesusen bitartez eskain diezaiogun beti Jaungoikoari gorespen-oparia (Eb 13, 15) «Ni bai dohakabe» nion arren, baneukan itxaropen. Hau esan nuen nire larrialdian: «Gizon oro gezurti da.» Zer bihurtuko diot Jaunari, eman dizkidan guztiengatik? Salbamen-edontzia dut hartuko, eta Jaunaren izena deituko. Emango dizkiot Jaunari zin egindakoak, herri guztia begira dagoela. Jaunaren begietan balio handikoa Haren zintzoen herioa. Zure morroi nauzu ni, Jauna, zure morroi eta zure neskamearen semea, askatu dituzu nire kateak. Eskainiko dizut gores-oparia, deituko dut, Jauna, zure izena. Emango dizkiot Jaunari zin egindakoak, herri guztia begira dagoela. Jaunaren etxeko atarian, Jerusalem, zure erdian. Abenduan: Ant. Ni naiz Jauna: nire ordua hurbil da; nire salbamenak ez du luzatuko. Pazko aldian: Ant. Askatu dituzu, Jauna, nire kateak; eskainiko dizut gores-oparia, alleluia. Urtean zehar: Ant. Salbamen-edontzia dut hartuko, eta Jaunaren izena deituko. 3 Antifona Abenduan: Bidal ezazu, Jauna, basamortuko Harkaitzetik Sion mendiraino lurraren nagusi izango den Bildotsa. Pazko aldian: Kristok, Jainkoaren Semea izanik ere, neke-artean ikasi zuen esaneko izaten; eta Haren esaneko direnentzat betiko salbamen-iturri egin zen, alleluia. Urtean zehar: Jesus Jaunak apaldu egin zuen bere burua; horregatik Jainkoak goratu egin zuen gizaldien gizaldietan. Kantika: Flp 2, 6-11 Kristo, Jainkoaren zerbitzaria Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik, ez zion gogor eutsi Jainkoarekin berdin izateari; bestela baizik, bereaz hustu egin zen, morroi-izaera hartuz, eta beste edozein bezala azalduz. Eta gizon bezala agerturik, apaldu egin zuen bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, gurutzeko heriotzaraino. Horregatik Jainkoak goratu egin zuen, eta izen guztien gaineko izena eman zion, Jesusen izenera belaun guztiak makur daitezen, zeruan, lurrean eta lurpean, eta mingain guztiek aitor dezaten: Jesukristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako. Abenduan: Ant. Bidal ezazu, Jauna, basamortuko Harkaitzetik Sion mendiraino lurraren nagusi izango den Bildotsa. Pazko aldian: Ant. Kristok, Jainkoaren Semea izanik ere, neke-artean ikasi zuen esaneko izaten; eta Haren esaneko direnentzat betiko salbamen-iturri egin zen, alleluia. Urtean zehar: Ant. Jesus Jaunak apaldu egin zuen bere burua; horregatik Jainkoak goratu egin zuen gizaldien gizaldietan. JAINKOAREN HITZA: Eb 13, 20-21 Bakearen Jainkoak, betiko itunaren odolari esker ardien Artzain handia den Jesukristo gure Jauna hilen artetik atera duenak, on guztirako gai egin zaitzatela, Haren nahia betetzeko; Hark beteko du guregan Berari atsegin zaiona Jesukristoren bidez: Beroni aintza, gizaldi eta gizaldietan. Amen. GALDERANTZUNA R/. Bai handi, Jauna, * Zuk egindakoak! Bai handi. V/. Zuhurtasunez eginak zeharo. * Zuk egindakoak. Aintza Aitari. Bai handi. ESKARIAK Kristok erruki izan zuen goserik zegoen herriaz, eta maitasun-mirariak egin zituen haien alde. Hori gogoan harturik, apalik eska diezaiogun: Erakuts iezaguzu, Jauna, zure maitasuna. Aitortzen dugu, Jauna, gure on guztiak Zuk emanak ditugula; - ez daitezela Zugana hutsik itzuli, fruitu ugari eman dezatela baizik. Herri guztien argi eta salbamen zaren Jauna, zaindu itzazu mundu guztian zure aitorle direnak, - eta piztu ezazu haiengan zure Espirituaren su-garra. Egizu, Jauna, gizon guztiek errespeta dezatela beren lagun hurkoa, - eta gizon guztiek elkarturik mundu hobe bat eraiki dezatela. Gorputz-arimen sendagile zarena, sendatu gaixoak eta zatozkie lagun heriotza-orduan, - eta gu guztiok lagundu eta indar gaitzazu zure errukiaz. Gure hildakoak zure aukeratuen artean har itzazu, - beren izenak bizitzaren liburuan idatzirik dauzkatenen zorion bera izan dezaten. Jesus piztu delako, Jainkoaren seme gara guztiok; horregatik, beldur gabe esan dezagun: Gure Aita. * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * BIGARREN BEZPERAK
SALMOAK 1 Antifona Abenduan: Begira, etorriko da Jauna, handizkien bere aulki ospetsuan esertzera. Pazko aldian: Bekatuen garbikuntza egin ondoren, goienean, Handiaren eskuin-aldean eserita dago, alleluia. Urtean zehar: Hona, Jaunak esana nire Jaunari: Eseri zakizkit eskuinean, alleluia. + 109 Salmoa, 1-5. 7 Mesias, errege eta apaiz Berak eduki behar du erregetza, Jainkoak etsai guztiak Haren oin-azpian ipini arte (1 Kor 15, 25) Hona, Jaunak esana nire Jaunari: «Eseri zaizkit eskuinean, + zure etsaiak oin-aulki jartzen dizkizudan bitartean». Siondik zabalduko du Jaunak zure aginte-makilaren indarra: «Izan zaitez nagusi zure etsaien artean». Handizki zu jaiotegunetik santu dirdaian, ihintza bezala sortarazi zaitut artizarraren aurrean. Jaunak zin egin du eta ez zaio damutuko: «Melkisedeken sailean apaiz zara zu behin betiko». Nire Jauna zure eskuinean: zapalduko ditu erregeak haserre-egunean. Bidean doala, errekan edango du ura, horregatik jasoko du burua. Abenduan: Ant. Begira, etorriko da Jauna, handizkien bere aulki ospetsuan esertzera. Pazko aldian: Ant. Bekatuen garbikuntza egin ondoren, goienean, Handiaren eskuin-aldean eserita dago, alleluia. Urtean zehar: Ant. Hona, Jaunak esana nire Jaunari: Eseri zakizkit eskuinean, alleluia. 2 Antifona Abenduan: Isur bezate mendiek poza, eta muinoek zuzentasuna, indartsu baitator Jauna, munduaren argia. Pazko aldian: Jaunak askatasuna bidali dio bere herriari, alleluia. Urtean zehar: Jaun errukitsuak mirari harrigarriak egin ditu, alleluia. 110 Salmoa Jaunak eginak handiak dira Jauna, Jainko ahalguztiduna, handiak eta harrigarriak dira Zuk eginak (Apk 15, 3) Ospatuko dut Jauna bihotz osoarekin, zintzoen bileraren eta jendearekin. Jaunak eginak handi, maite dituzten guztientzat aztergarri. Handi eta eder Haren lana, beti iraungo duena Haren zuzentasuna. Haren mirariak oroigarri dira, errukitsu da Jauna eta onbera. Beldur diotenei janaria eman die, bere itunaz betidaino oroituko zaie. Berak eginen indarra erakutsi dio bere herriari, atzerrietaz jabetasuna emanik. Hark egin dituenak zintzo eta zuzen dira, Haren agindu guztiak sendo dira; mendeetarako ezarriak eta betiko, leialki emanak eta zuzenkiro. Askatasuna bidali dio bere herriari, betiko ezarri du bere ituna: santu eta agurgarri Haren izena. Jaunaren beldurra zuhurtasunaren hasiera, zuhurki dihardute hori egiten dutenak, betiko irauten du Haren gorespenak. Abenduan: Ant. Isur bezate mendiek poza, eta muinoek zuzentasuna, indartsu baitator Jauna, munduaren argia. Pazko aldian: Ant. Jaunak askatasuna bidali dio bere herriari, alleluia. Urtean zehar: Ant. Jaun errukitsuak mirari harrigarriak egin ditu, alleluia. 3 Antifona Abenduan: Zuzentasunez eta jainko-zaletasunez bizi gaitezen, zorioneko itxaropenari begira, Jaunaren etorreraren zai gaudela. Pazko aldian: Alleluia, errege izaten hasia da Jauna; poztu gaitezen eta alaitu, Bera dezagun goratu, alleluia. Urtean zehar: Errege izaten hasia da Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia. Apokalipsiko kantika hau abesten ez denean, kako-artean ematen diren Alleluiak utz daitezke. Kantika: Ikus. Apk 19, 1-7 Bildotsaren ezteiak Alleluia. Salbamena, aintza eta indarra gure Jainkoarenak: (R/. Alleluia.) Haren epaiak, egiazkoak eta zuzenak. R/. Alleluia (alleluia). Alleluia. Gorets ezazue gure Jainkoa Haren morroi guztiok, (R/. Alleluia.) txiki eta handi, Haren beldur zaretenok. R/. Alleluia (alleluia). Alleluia. Errege izaten hasia baita Jauna, gure Jainko ahalguztiduna. R/. Alleluia (alleluia). Poztu gaitezen eta alaitu, Bera dezagun goratu. R/. Alleluia (alleluia). Alleluia. Iritsi baitira Bildotsaren ezteiak: (R/. Alleluia.) horra apaindurik Haren emaztegaia. R/. Alleluia (alleluia). Abenduan: Ant. Zuzentasunez eta jainko-zaletasunez bizi gaitezen, zorioneko itxaropenari begira, Jaunaren etorreraren zain gaudela. Pazko aldian: Ant. Alleluia, errege izaten hasia da Jauna; poztu gaitezen eta alaitu, Bera dezagun goratu, alleluia. Urtean zehar: Ant. Errege izaten hasia da Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia. Garizumako III Igandea: Gure nekeak hartu zituen eta gure minak eraman. Kantika: Ikus. 1 P 2, 21b-24 Kristo, Jainko zerbitzariaren, nekaldia Kristok nekeak jasan zituen guregatik, bere urratsei jarraitzeko eredua guri utzirik: Ez zuen egin bekaturik, ez zuten aurkitu Haren ahotan gezurrik. Gaizki esaka zerabiltenean, ez zien gaizki esanez erantzuten; ez zien zemairik egiten nekaldian, bere burua utzirik epaile zuzenaren eskutan. Gure bekatuak bere bizkarrean habe-gainera zituen eraman; gu bekaturako hilik, santutasunerako bizi gaitezen; Haren zauriek sendatu gaituzte. Garizumako III Igandea: Gure nekeak hartu zituen eta gure minak eraman. JAINKOAREN HITZA: 1 P 1, 3-5 Bedeinkatua Jaungoikoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita, bere erruki handiz, itxaropen bizirako sortu baikaitu berriz, Jesukristoren hilen artetiko piztueraren bidez, ustelik, lohirik eta zimelik gabea den ondarerako; hau zuentzat zeruetan jasota baitago. Jainkoaren indarrak iraun erazten dizue sinesmenean, azken aldian agertzekoa den salbamenerako. GALDERANTZUNA R/. Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sabaian. Bedeinkatua. V/. Aintza eta gorespen Zuri gizaldietan. * Zeru-sabaian. Aintza Aitari. Bedeinkatua. ESKARIAK Otoitz egin diezaiogun Jainkoari, mundua harrigarriro sortu eta oraindik harrigarriago berrerosi zuenari, eta bihotz onez beti berritzen ari denari, eta esan diezaiogun: Berri itzazu, Jauna, zure maitasunaren mirariak. Eskerrak Zuri, Jauna, mundua egitekoan zure indarra eta aintza agertu dizkiguzulako; - egizu, ezagutu dezagula munduaz hartzen duzun ardura. Zure Semearen gurutzeko garaipenaz, munduari bakea adierazi zenion Horrek, - atera gaitzazu etsipen eta beldur guztietatik. Zuzentasun zale direnei eta haren alde lanean ari direnei lagun iezaiezu, - egian eta batasunean mundu hobe bat eraikitzen leia daitezen. Lagun itzazu, Jauna, zapalduak, askatu giltzapetuak, poztu nahigabetuak, eman ogia gose direnei, - eta indarra ahulei, guztiengan gurutzearen garaipena azal dadin. Zure Semea, hirugarren egunean hobitik handikiro piztu zenuen Horrek, - egizu, hildako gure senideak Harekin batean bizitza osora irits daitezela. Buka ditzagun gure eskariak, Jaunak erakutsi zigun otoitza esanez: Gure Aita.