SALMOAK 1 Antifona Urtean zehar: Ezin zarete izan Jainkoaren eta diruaren morroi. Pazko aldian: Irrika itzazue goiko ondasunak, eta ez lurrekoak, alleluia. 48 Salmoa, 2-13 Ondasunen huskeria Aberatsa nekez sartuko da zeruetako erreinuan (Mt 19, 23) I Entzun hau, herri guztiok, hartu belarriz lurrean bizi zaretenok: xume nahiz handizki, aberats nahiz behartsu. Nire ahoa zuhurki da mintzatuko, nire bihotza zentzuz gogoetan ariko. Belarria zuhur hitzetara dut hurbilduko, lira-soinuz nire asmakizuna azalduko. Zeren beldur naiteke egun beltzean, etsaien gaiztakeriak inguratzen nauenean? Beren ondasunetan dute itxarobidea, beren aberastasun handiz harrotzen dira. Bere burua aska dezakeenik inor ez baitago, Jainkoari bere askatasun-ordaina ezin eman dio. Garestiegi da haren askatasun-ordaina, behin ere ez da askiko, heriotza ikus ez dezan, bizi dadin betiko. Ikusiko du zuhurra hiltzen, zuntzuna eta zoroa orobat direla galtzen, ondasunak besteei dizkietela uzten. Hilobiak dituzte beren etxe betiko, haietan beren egoitza menderen mende, lurrei beren izena eman badiete ere. Gizonak ez baitezake iraun aberatsean, hilkor da abereen antzean. Urtean zehar: Ant. Ezin zarete izan Jainkoaren eta diruaren morroi. Pazko aldian: Ant. Irrika itzazue goiko ondasunak, eta ez lurrekoak, alleluia. 2 Antifona Urtean zehar: Pila itzazue zeruan zuen ondasunak -dio Jaunak-. Pazko aldian: Jaunak askatuko du nire bizia Leizearen menpetik, alleluia. Bide hau daramate berengan uste zoroa dutenek, azken hau dute beren hitzean atsegin dutenek: Ardiak bezala doaz Leizera, Herioa dute artzain, eta haien nagusi, zintzoak dira; goizean haien erreinua itzalia izango da; Leizea izango dute beren etxe. Nire bizia, aldiz, Leizearen menpetik Jainkoak du askatuko, Berak bainauka hartzeko. Ez estutu norbait aberastearekin, haren etxeko ondasunak gora joatearekin: Hil dadinean ezer ez baitu eramango berekin, ondasunak ez dira jaitsiko harekin. Bizi zela, harro zebilen, hau esanez beretako: ĢEderki zaindu dik bere burua, ditek esangoģ; baina gurasoen lagundira da bilduko, ez du behin ere argirik ikusiko. Zentzurik gabe, aberats bizi den gizona, hiltzen diren abereen antzeko da. Urtean zehar: Ant. Pila itzazue zeruan zuen ondasunak -dio Jaunak-. Pazko aldian: Ant. Jaunak askatuko du nire bizia Leizearen menpetik, alleluia. 3 Antifona Urtean zehar: Ospea eta aintza hartzeko bada nor, hila izan den Bildotsa. Pazko aldian: Zureak dituzu, Jauna, handitasuna eta agintaritza; Zureak, ospea eta garaipena, alleluia. Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12 Berrerosien goratzarrea Aintza, ospea eta agintaritza hartzeko bazara nor, Jauna, gure Jainkoa; Zuk eginak baitira diren guztiak, zure nahi-izatez dira eginak. Liburua hartzeko eta siloak urratzeko bazara nor, hila izan baitzara, eta zure odolaz erosi dituzu Jainkoarentzat gizonak, leinu eta hizkuntza, herri eta enda guztietakoak; eta apaiz-erreinu egin dituzu gure Jainkoarentzat, eta errege izango dira lurrean. Indarra eta aberastasuna, jakinduria eta ahalmena, ospea, aintza eta gorespena hartzeko bada nor hila izan den Bildotsa. Urtean zehar: Ant. Ospea eta aintza hartzeko bada nor, hila izan den Bildotsa. Pazko aldian: Ant. Zureak dituzu, Jauna, handitasuna eta agintaritza; Zureak, ospea eta garaipena, alleluia. JAINKOAREN HITZA: Erm 3, 23-25a Guztiek egin dute bekatu, eta Jaungoikoaren aintza galdu dute; eta Haren graziaz, hutsean iristen dute beren zuzentasuna, Jesukristoren erospenari esker. Hau jarri du Jaungoikoak opari bakegarri, Haren odolean sinesten dela. GALDERANTZUNA R/. Alaitasunez beteko nauzu, Jauna, * zure aurrean. Alaitasunez. V/. Betiko atseginez zure eskuinean. * Zure aurrean. Aintza Aitari. Alaitasunez. Magnificat, ant. Egin, Jauna, gure alde ekintza handiak, Ahalguztiduna baitzara, eta Santua baita zure izena. ESKARIAK Gorets dezagun gure arimen Artzain eta Gotzain dugun Kristo Jauna, eta Berak bere herria maitatzen eta zaintzen duen ezkero, uste osoz esan diezaiogun: Babes ezazu, Jauna, zure herria. Betiko Artzain on Horrek, babestu ezazu I... gure Artzaina, - eta zure Elizaren beste Artzain guztiak. Begira itzazu, begi onez, erasopean aurkitzen diren guztiak, - eta aska itzazu beren larrialdi guztietatik. Erruki zaitez, behartsu guztietaz, - eta emaiezu ogia gose direnei. Argi egiezu, herrietako legegileei, - eta emaiezu jakintza eta zuhurtasuna. Eman zure eskua, Jauna, zure odoletan garbiturik hil direnei, - har itzazu betiko ezteietan. Familia bateko senide garenez, egin diezaiogun otoitz denok elkarturik guztion Aitari: Gure Aita. Otoitza Jainko Jauna, zurea duzu gaua, zurea eguna: egizu, zuzentasunaren Eguzkia den Kristoren argiak iraun dezala gure bihotzetan, Zu bizi zaren argira iritsi gaitezen. Zurekin eta Espiritu Santuarekin.