V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. (Alleluia). EBANJELIOKO KANTIKA Magnificat: Lk 1, 46-55 Pozaren pozez daukat nire barrena Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, Buru harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku huttsik bidali asko zutenak. Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahani eta ondorengoei betiko esana. Aintza Aitari... AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.