GARIZUMAKO V. EGUENA I. IRAKURGAIA Has 17, 3-9 Herri askoren aita egiten zaitut. Hasiera liburutik Egun hareetan, Abram ahuspez jarri zan, eta Jainkoak esan eutson: «Hona zugaz egiten dodan ituna: Herri askoren aita izango zara. Aurrerantzean ez dozu Abram izango izena, Abraham baino, herri askoren aita egiten zaitut-eta; oparo ugarituko zaitut, nazinoen sorburu egingo eta erregeek urtengo dabe zugandik. Belaunez belaun eutsiko deutsot zugaz eta zure ondorengoekin egiten dodan itunari; betiko ituna izango da; zure eta zure ondorengoen Jainko izango naz. Zeuri eta zeure ondorengoei emongo deutsuet betiko jabegotzat Kanaango lurraldea, gaur etorkin moduan bizi zareaneko lurraldea; zure ondorengoen Jainkoa izango naz». Jainkoak esan eutson gainera Abrahami: «Gorde nigazko ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun». ERANTZUN SALMOA Sal 104, 4-5. 6-7. 8-9 EBANJELIOA (Ordo-a ikusia) Jn 8, 51-59 Ebanjelioa aurreko txatala Ikusi Sal 94, 8a. 7b V/. Gaur ez gogortu zuen bihotza, Entzun, ostera, Jaunaren hitza. Zuen aita Abraham pozik bizi zan nire eguna ikusiko eban itxaropenez. D..Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Aldi haretan, Jesusek esan eutsen juduei: «Egi-egiaz dinotsuet: Nire berbea gordeten dauanak ez dau inoiz heriotzarik ikusiko». Juduek esan eutsoen: «Orain bai dakigula deabruaren menpe zagozana. Abraham hil egin zan eta profetak bere bai; eta Zuk dinozu: "Nire berbea gordeten dauanak ez dau inoiz heriotzarik ikusiko"? Gure aita Abraham baino handiagoa al zara, bada, Zu? Ha hil egin zan eta profetak bere bai; nor zaralakoan zagoz?» Jesusek erantzun eutsen: «Nire burua Neuk ohoratuko baneu, nire ohore horrek ez leuke ezer bere balioko; baina Ni Aitak ohoratzen nau, zeuen Jainkoa ei dozuenak; zuek, ostera, ez dozue ezagutzen; Nik, bai, ezagutzen dot, eta ezagutzen ez dodala esango baneu, guzurtia izango nintzateke zuek lez; baina ezagutzen dot eta baita haren berbea gordeten bere. Zuen aita Abraham pozik bizi zan nire eguna ikusiko eban itxaropenez; ikusi eban eta alaitasunez bete zan». Orduan, juduek esan eutsoen: «Ez dozuz oraindino berrogeita hamar urte, eta Abraham ikusi dozula?» Jesusek erantzun eutsen: «Egi-egiaz dinotsuet: Abraham sortu baino lehenagokoa naz Ni». Orduan, harriak hartu ebezan Hari jaurtiteko; baina Jesus ezkutau egin jaken eta tenplutik urten.