GARIZUMAKO IV. ZAPATUA I. IRAKURGAIA Jr 11, 18-20 Hiltera daroen bildots otzana lakoa nintzan ni. Jeremias Profetaren liburutik Egun hareetan, honan berba egin eban Jeremiasek: «Jaunak jakinarazo eustan, eta holan konturatu nintzan; berak azaldu eustan arerioen azpilana nire kontra. Hiltera daroen bildots otzana lakoa nintzan ni, eta ez neban nire kalterako erabilezan asmoen barri: "Bota dagigun zuhaitza bere mardulean; kendu dagigun bizidunen lurretik, ez daitela haren oroitzapenik bere gelditu". Baina Zuk, Jaun ahalguztidun horrek, zuzen epaitzen dozu eta gizakiaren buru-bihotzak aztertzen dozuz. Zeure esku itzi dot neure auzia: ikusiko ahal dot zure mendekua arerioen gainean! ERANTZUN SALMOA Sal 7, 2-3. 9bc-10. 11-12 EBANJELIOA Jn 7, 40-53 Ebanjelio aurreko txatala Jn 3, 16 V/. Hain maite izan dau-eta Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon deutso; Hari sinesten deutsonik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino. Galileatik etorri ete daiteke Mesias? D..Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Aldi haretan, jente arteko batzuek, Jesusen berbak entzutean, honan inoen: «Hauxe da egiaz etortekoa dan Profetea». Beste batzuek esaten eben: «Hauxe da Mesias». Beste batzuek, barriz: «Galileatik etorri ete daiteke Mesias? Ez al dino Liburu Santuak Mesias Daviden jatorrikoa izango dala eta haren herritik, Belemetik, etorriko dala?» Iritzi kontrajarriak egozan, bada, jentearen artean Jesusi buruz. Batzuek atxilotu egin gura eben; baina ez eutson inork eskurik gainean jarri. Guardiak abadeburu eta fariseuakana bihurtu ziran, eta honeek itaundu eutseen: «Zergaitik ez dozue ekarri?» Guardiek erantzun eutseen: «Ez dau sekula inork gizon horrek lez berba egin». Fariseuek erantzun eutseen: «Zer? Zuek bere liluratu egin al zaitue? Sinestu ete dau Haregan agintari edo fariseuetako batek bere? Baina Legea ezagutzen ez dauan jendaila hori madarikatua dago». Orduan, Nikodemok, fariseu hareetako batek, behinola Jesusegana joan zanak, esan eutsen: «Zilegi al da gure Legearen arabera inor gaitzestea, berari entzun eta zer egin dauan jakin barik?» Besteek erantzun eutsoen: «Galilearra al zara zu bere? Aztertu Liburu Santuak eta ikusiko dozu Galilean ez dala inoiz profetarik sortu». Ondoren, nor bere etxera joan zan.